Periscoperekin arazorik? Ikas ezazu era seguruan erabiltzen
CECUk (Confederación de Consumidores y Usuarios, non EKA/ACUV dagoen) zabaldutako prentsa-oharra
Periscope, bideoa streamingean egitea eta beste erabiltzaileak egiten ari diren bideoak ikustea ahalbidetzen duen mugikorrentzako aplikazioa, albistea da azken egunotan guraso-semealeben belaunaldien arteko gatazka agerian utzi duen gertakizun bati esker. Aplikazio hori ondo erabiltzeko aholku batzuk eskaintzen ditu CECUk.
-Beti bezala, gomendagarria da gurasoek nolabaiteko kontrola mantentzea semealaba txikien mugikorren gainean. Komunikazioa eta informazioa tresnarik onenak izaten dira beti.
-Periscope aplikazioa erabiltzeko gutxieneko adina 13 urte da, baina jakina da urte gutxiagoko umeek ere erabiltzen dutela. Bideoaren emankizuna zuzenean da, ikus daitekeena ezin da aurretik inolaz ere kontrolatu, eta igorpen ezberdinen artean nabigatzen edozein edukinarekin topo egin daiteke.
-Gainera, bideoak ikusten diren bitartean komentarioak egin daitezke zuzenean. Hau ona eta txarra izan daiteke, komentarioen arabera.
-Aplikazioa erabiltzean kontuan izan behar da bideoan erakusten dugunaz gain zaintzeko den informazioa ere emango dugula: nolakoa den gure etxea, non gauden…
-Bestaldetik, datuen babesarekin eta pribatutasunarekin zerikusu duen guztia ere zaindu behar da. Datu Pertsonalen Babeserako Agentziak gida batzuk argitaratu ditu honi buruz.
-Aplikazio honikin segurtasunez jokatzeko, onena da bideo pribatuak egitea, ezagutzen dugun eta konfidantzazkoa dugun jendearekin baino ez. Erabilpen txarra egiten duenari blokeoa egin behar zaio eta txikien mugikorretan aplikatu daitezkeen gurasoek kontrolatzeko sistemak ere gogoratu.