Pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoak: osaerari buruzko baldintza espezifikoak
Pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoak: osaerari buruzko baldintza espezifikoak
Argitaratu berri da Batzordearen 2017/1798 (EB) Araudi Delegatua, zeinak 609/2013 (EB) Araudia osatzen baitu, pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoei aplika dakizkiekeen osaera- eta informazio-baldintza espezifikoei dagokienez.
“Pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoak” pisua murrizteko energia-balio txikiko dietetan erabiltzeko berariaz formulatu diren elikagaiak dira, eta eguneroko dieta osoa ordezkatzen dute.
Arau horretan, produktu horiek bete behar dituzten baldintza espezifikoak zehazten dira, honako hauei dagokienez:
- Osaerari buruzko baldintzak.
- Etiketari, aurkezpenari eta publizitateari buruzko baldintzak.
- Produktua merkaturatzeko jakinarazpenei buruzko baldintzak.
Osaerari buruzko baldintzei dagokienez, ordezko produktuek I. eta II. eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
- eranskinean zerrendatu ez diren substantziak eduki ahalko dituzte, baina soilik oro har onartutako datu zientifikoen arabera substantzia horien egokitasuna aitortu bada.
Hauek dira, besteak beste, etiketari buruzko baldintzak:
- Elikadura-informazioari buruzko baldintza espezifikoak.
- Nutrizio-informazioari buruzko baldintza espezifikoak.
- Propietate osasungarri eta nutrizionalen jakinarazpenak.
Iturria: Europako Batzordea