‘VISHING’, GURE DATUEZ JABETZEKO TELEFONO BIDEZKO IRUZURRAK

Metodo berritzaile baten aurrean ez egonda ere,azken boladan pertsona askok jasan dute berriro telefono-deietan oinarritutako iruzur-teknika hau. ‘Vishing’ du izena, eta ingelesetik dator, ‘Voice and Phishing’ hain justu, azken kontzeptu honen inguruan aurretik hitz egin dugu ere bai, bankuko datuen lapurketaz alegia.

Biktimek erakunde ezagunen deiak jasotzen dituzte, -beren telefono-zenbakiak ordeztuz-, euren ordenagailu edo beste edozein gailuk gorabeheraren bat jasaten dutela ohartaraziz.

Konponbidea emateko konbentzitzen saiatzen dira, urruneko kontroleko programa bat instalatu behar dugula adieraziz. Eta hortxe irauten du problemak; Izan ere, behin programa instalatuta, zibergaizkileak mota guztietako artxiboak eskura ditzake bere nortasuna ordeztuz.

Zer egin ‘vishing’aren biktima bagara?

Birus edo malware bat instalatzeko eskatzen diguten deiak direla aintzat harturik, esan behar da nahiko erraza dela eraso horiek detektatzea. Horren harira, EKA/ACUVk beti berretsiko du oinarrizko eta funtsezkoa den zerbait: edozein dei susmagarrirekiko mesfidantza agertzea, eskaintza gozogarriak bvaztertuz. Horrez gain, ez ditugu inoiz ez informazio pertsonalik edo bankuko daturik partekatu behar. Ez utzi inori zure gailuaren kontrola. Hala ez balitz, azkar desinstalatu tresna horiek, deskonektatu saretik eta antibirusa pasatu, balitekeelako informazioa bidaltzen jarraitu lezaketen fitxategiak egotea.

Bankuan antzemandako edozein mugimendu arraroren aurrean, jarri harremanetan zure ohiko bulegoarekin arazoa konpontzen lagundu diezazuten. Eta iruzur baten biktima zarela frogatzen baduzu, jarri lehenbailehen polizia-salaketa. Ildo horretan, ohikoa da gaizkileek diru-kopuru txikiak eskatzea, begitaziorik ez izateko eta salaketek aurrera jarraitzeko bide zailagoa izan dezaten.

Iruzur gehienek gas eta elektrizitate hornitzaile nagusien bezeroen arreta-zerbitzu, Microsoft gisako teknologia-enpresa, banku-erakunde edo EEZE moduko erakunde publikoen nortasuna ordezten dute.

ALDIZKA GERTATUTAKO KANPAINA AKTIBOAK IZATEN DIRA NAGUSIKI. SAIHESTU TRANPAN ERORTZEA!

Utzi iruzkina