Kontsumo arduratsu, kritiko eta iraunkor baten alde
Martxoaren 15ean Kontsumitzailearen Mundu Eguna ospatzen da, gure eskubideak gogorarazteko aukera aproposa. Aurtengo aldarrikapenak finantza digital justu eta jasangarriak ditu ardatz, hiritar guztiak lehentasunezko oinarri gisa hartuta.
Erabiltzaile ugariri eragiten dion arazoa dugu finantza-bazterkeria. EKA/ACUVren ustetan, konponbiderik onena teknologia inklusiboak garatzea izaten da, adineko eta desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboek oinarrizko banku-zerbitzuetarako sarbidea izan dezaten. Horrez gain, alfabetatze digital eta finantzarioko programak ezarri behar dira, ikastaro edo tailerren bidez, baliabide horiek erabiltzen ikasteko.
Oraingo honetan ospatzen ari garen gertakizunetik harago, ordea, gure geografian zehar kontsumo-elkarte eta plataformek, aukera baliatu dute herritarrei jakinarazteko kontsumitzaileak beren osasunerako arriskuetatik babesten dituztela, eta, era berean, euren interes ekonomikoak sustatzen dituztela eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazio gardena eta egiazkoa eskuratzen dihardutela.
Garrantzitsua da gure kontsumo-ohiturak online merkataritza eta ingurumenaren babesera egokitzea. Elkartean ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten dugu, ohiko hiru “R”en eredua protagonismoa bereganatu dezan: birziklatzea, murriztea, berrerabiltzea. Era berean, ezin ditugu ahantzi, egoera demografikoaz gain, errenta, kultura, osasun edo desgaitasun-maila jakinagatik iruzur, abusu, maula edo engainuen arrisku handiagoa duten kolektibo zaurgarrienak.
Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna 1983an ospatu zen aurrenekoz. 39. edizioa dugu honakoa beraz. Data hori hautatu zuen NBEk, kontsumitzaileen eskubideak babesteko John F. Kennedy-ren diskurtsoarekin bat etorrita. Nolanahi ere, Espainiako Konstituzioak 51. artikuluan jasotzen du botere publikoek kontsumitzaileen defentsaren alde agertzeko beharra.