Familia-nekazaritza estentsiboaren aldekoak: landa-eremu bizia
COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren testuinguruan, familiako nekazari, beren erakunde eta kooperatibek ahalegin handiz erantzun diete lehen sektorean planteatutakko erronkei (logistika- eta banaketa-arazoak, merkatura sartzeko arazoak – Azoka itxiekin kasu batzuetan eta bereziki HORECAren kanala–, prezioak, e.a), hornidura-gabeziarik saihestuz. Izan ere, konplexutasun eta krisi handiko egoerei aurre egiten jarraitzen dute, batez ere azpisektore batzuetan.
Abeltzaintza-sindikatuekin adostutako manifestu batean, EAEk bete behar dituen premisak azaltzen dira (kalitatea, produktuaren trazabilitatea, ingurumenaren zaintza eta animalien ongizatea), eta egiturazko defizitak gainditzeko konpromisoa ziurtatzen dute, Euskadiko abeltzaintza-produkzioa barne-merkatura bideratze aldera. Erakutsi behar da kalitatezko elikagaien ekoizpenak eta tokiko kontsumoak hozte globalari mesede egiten diotela.
EKA/ACUVk erabat baztertzen ditu makrogranjak. Ustiategi intentsiboak dira, eta oso baldintza txarretan hazten dira milaka abere – era azeleratuan alegia, eta pentsu industrialdunez baliatuta–; aldiz, formatu estentsiboa defendatuko dugu beti, aske eta lursail zabaletan hazitako animaliak bidelagun, larre eta pentsu osasungarriekin elikatuak, zereal eta egoskari autoktonoetan oinarrituta. Horrek, era berean, ekosistema mantentzen du eta 0 Km-ko produktu ekologiko eta askoz ere osasungarriagoak eskuratzen ditu.
Tokiko produktua, kalitatezko produktua, produktu osasungarria. Erosi ezazu tokian-toki, erosi familia-nekazaritza.