Hippodrome, 395€ ordaintzera kondenatua, mutil-lagunaren jantzia egitean izandako akatsengatik

EKA/ACUVk, bazkide baten izenean, Hippodrome gizonezko moda-establezimendua eraman zuen auzitara 1.357 euroren truke bereganatutako hiru piezako gizon-jantzia egitean suertatutako okerrak aurkitu zirelako. Lehenengo probatik ikusi izan zen prakak estuegiak zirela; jaka eta txalekoa ordea, egokiak. Nolanahi ere, establezimenduak jantzia erabat berregitea proposatu zuen, ez baitzuen tindaketa bereko oihalik.

Ezkontzaren aurreko egunean, jantzi berria iritsi zen, eta orduan, jakak eta txalekoak kalteak zituztela ikusi zen. Hala eta guztiz ere, entregatze-eguna zela eta, jantzia bere osotasunean ordaindu, eta eroslea joskintza batera abiatu zen premiazko konponketa egiteko; izan ere, demandatuak aipatu zuen zortzi lanordu eskasean ezinezkoa zela hiru piezak desmuntatzea eta horien muntaketa berriro gauzatzea, lanak zekartzan konplexutasunagatik. Konponketaren kostua, finean, 295 €-koa izan zen.

Funtsean, demandatzaileak kalte-ordainaren 295 euroak eta kalte moralengatik beste 200 eskatu zituen – Epaiaren ebazpenean  100era balioetsiak –ezkontza bat dela medio, pertsona baten bizitzako egun garrantzitsuenetakoa izanik. Nabarmentzekoa da puntu honetan kalte moralen balorazioa. izan ere, epaileek adierazten dute argi eta garbi jaso behar direla eragindako afekzio psikikoaren frogak. Hauxe da guri dagokigun kasua. Epaiak, azken batean, gure bazkideari 395€ ordaintzera  behartu zuen. Beste emaitza on eta positiboa EKA/ACUVrentzat. 

Utzi iruzkina