ZER OSAGAIAK DITU ELIKAGAI BAKOITZAK? ZER ELIKAGAIETAN DAGO BITAMINA HAU, GANTZ HORI, MINERAL HURA…?
ZER OSAGAIAK DITU ELIKAGAI BAKOITZAK? ZER ELIKAGAIETAN DAGO BITAMINA HAU, GANTZ HORI, MINERAL HURA…?
Zer osagaiak dauzka aguakate batek? Zeintzuk gazta urdinak? Eta bisiguak? Eta mahats zuriak? Zer dira proteinak, karbohidratoak, almidoia…? Zer-nolako eragina dute giza organismoan gantz azido monosaturatugabeek, D bitaminak, riboflabinak…? Zer elikagaik daukate zuntza, burdina, sodioa, zinka…? Erantzunak, zehatz-mehatzak eta erabat xehekatuak, Elikagaien Konposaketaren Espainiako Datu Basean (BEDCA) aurkitzen dira. Bere weborria: www.bedca.net.
Base de Datos Española de Composición de Alimentos (BEDCA) ikerketa zentro publiko, administrazio eta erakunde pribatuetako sarea da eta horren helburua Elikagaien Konposaketaren Espainiako Datu Basea garatzea eta mantentzea da. Base hau Europako EuroFIR Bikaintasun Sareak garatutako europar estandarrekin eraikita dago: BEDCAn bildutako elikagaien konposizio-balioak laborategitik, elikagai-industrietatik eta zientzia-argitalpenetatik datoz.
BEDCAren weborrian, ezkerreko menuan, Datu-basea dago. Bertan klik eginez Elikagaien Kontsultarako tokira heltzen gara (goian eskuinean) eta hor hiru aukera ditugu: Zerrenda alfabetikoa, Elikagai taldeak eta Kontsulta Aurreratua.
Zerrenda Alfabetikoan espainiar merkatuan salgai dauden elikagai guztiak agertzen dira. Horietako bakoitzean klikatuz eligagai horren informazio guztia azaltzen zaigu: izen arrunta, izen zientifikoa, zati jangarria, energia guztiaren banaketa (proteina, gantza, karbohidratoak, alkohola) eta osaera (zati jangarriaren 100 gramoko): proximalak, karbono-hidratoak, gantzak, bitaminak eta mineralak.
Elikagai Taldetako bilaketan ditugu: esnekiak eta eratorriak; arrautzak eta eratorriak; haragikiak eta eratorriak; arrainak, moluskuak, narrastiak, krustazeoak eta eratorriak; gantzak eta olioak; laboreak eta eratorriak; lekaleak, haziak, fruitu lehorrak eta eratorriak; barazkiak eta eratorriak; frutak eta eratorriak; azukrea, txokolatea eta eratorriak; edariak (esnekiak izan ezik); miszelanea; eta nutrizio-erabilera espezifikoko jakiak. Talde bakoitzean klikatuz bertan bildutako elikagai guztiak azaltzen zaizkigu, eta horietako bakoitzari buruz aurreko paragrafoan aipatutako informazioa.
Kontsulta Aurreratuak elikagaiaren izenagatik edota osagaiagatik bilaketa egiteko aukera ematen digu. Izenagatiko Kontsultan idazten dugu, adibidez, “laranja”, eta honako zerrenda hau agertzen da: laranja; laranja-mermelada; laranja-nektar ontziratua; laranja zaporeko freskagarria gasarekin; laranja zaporeko freskagarria gasik gabea; eta laranja zukua.
Osagaiagatiko Kontsultan ditugu: alkohola (etanola); energia; gantza (lipidoak guztira), proteina (guztira); ura (hezetasuna); karbohidratoak; sakarosa; zuntza; polionolak; almidoia; azkureak (guztira); 18 gantza-azido mota; azukre erantsia; kolesterola… eta elikagaietan aurki daitezkeen bitamina eta mineral guztiak. Magnesioa, adibidez, aukeratzen badugu, mineral hori duten elikagai guztien zerrenda aurkituko dugu.
Gainera, osagai bakoitzari dagokion laukitxoaren ondoan + zeinua dago. Bertan klikatuta osagai horri buruzko azalpentxo bat zabaltzen da. Esaterako, sakarosa: “Sakarosa glukosa eta fruktosa monosakaridoek osatutako disakarido bat da, jaten dugun azukre ohikoaren osagaia. Bere osaeragatik energia besterik ez du ematen (4 Kcal/g), ez du beste mantenugairik, eta horregatik oso nutrizio-dentsitate baxua dauka. Sakarosa duten elikagaiak ez dira kantitate handita kontsumitu behar eta diabetikoek baztertu behar dituzte”.