Baliogabetzat jo dituzte BBVAren leihatilan dirua sartu eta ateratzeagatiko komisioak

Baliogabetzat jo dituzte BBVAren leihatilan dirua sartu eta ateratzeagatiko komisioak

Gasteizko Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak osorik baietsi du EKA/ACUVk BBVAren aurka jarritako demanda, bere titulartasunekoak ez diren kontuetan sartzeagatiko komisioari buruzkoa – Bankinterrek ere aplikatzen du komisio hori – Eta eskudirua leihatilan ateratzeari buruzkoa, eta baliogabetzat jo ditu abusuzkoak eta zuzenbidearen kontrakoak izateagatik.  Epaiaren arabera, zalantzan jarritako bi komisioek kutxari dagozkion zerbitzuak ordaintzen zituzten, aldi berean kontu korrontearen kontratuari lotuak, eta horiek jada kontua mantentzeko komisioaren bitartez ordaintzen dira.

Gauzak horrela, epai honen bidez kondenatu egiten da demandatua, bezeroei ezarri eta kobratzeari uztera, eta agintzen da hura , demandatuaren kontura, EAEko tirada handieneko egunkari batean argitaratzea, eta eguneko 1.000 euroko hertsapen-isuna ezartzen zaio, baldin eta auzitan jarritako komisioak 20 eguneko epean deuseztatzen ez baditu.

Epai aitzindaria da, bankuen diru-sarrera berrien bilaketaren jarduna  mugatzen duena, eta, gainera, bezeroak bulegoetatik at uztea du helburu, kostuak eta langileria aurreztuz.

ZUK ERE JARDUN ETA ERREKLAMATU. AUZITEGIEK ARRAZOIA EMATEN DIGUTE ETA GAI HONEKIN IRMO AGERI DIRA

Utzi iruzkina