IRPHari BURUZKO EUROPAR BATASUNEKO JUSTIZIA AUZITEGIKO EPAIA
IRPHari BURUZKO EUROPAR BATASUNEKO JUSTIZIA AUZITEGIKO EPAIA
EBJAak IRPHak GARDENTASUN KONTROLA JASAN AHAL IZANGO DUELA ADIERAZI DU
Proposatutako auzi aurrejudizialei erantzunez, honakoa erabaki du:
1º.- IRPHa gardentasun kontrolaren menpe egongo da.
2º.- Indize hori ezartzen duen klausula argia eta ulergarria izan behar da, hau da, kontsumitzailea indize jakin horren funtzionamendu zehatzaz eta berori aplikatzearen ondorio ekonomikoez era egokian izan behar da informatua.
Tokian tokiko epaileak izango dira klausula horren deuseztasunaz erabakiko dutenak kasu bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuz.
3º.- Akordiorik ezean, klausula horren deuseztasunak IRPHa aplikagarria izan daitekeen legezko beste indize batengatik ordezkatzea suposatuko luke, beti ere klausula hori baliogabetzean kontratuak ezin izango balu iraun.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko erabakia ikusiz, kasuak banan-banan analizatu behar izango dira kontratazioaren momentuan araudia errespetatu zen ala ez ondorioztatzeko; horretarako nahitaezkoa izango da finantza entitateari erreklamazioa aurkeztea.
EKA/ACUV hasi da dagoeneko bere bazkideen eskubideen defentsarako finantza entitateen aurrean erreklamazioak aurkezten.
IRPHaren kasu honengatik kaltetuak izan diren pertsonak EKA/ACUV elkartearekin kontaktuan jartzera animatzen ditugu informazio osoa jaso eta erreklamazio tramiteak hasteko.
Epairako esteka: