ERRUSIAN ARROPA BARIK!

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarte bateko gabinete juridikoko kide izateak ez du saihesten zure burua bidai baten ondoriozko erreklamazio bidean ikusi behar izatea.

Kasu konkretu honetan, EKA/ACUV-eko aholkularietako bat Errusiara joan zen lagun talde batekin pasa den irailean. Bidai agentzian kontratatutako paketeak, hegaldiez gain, beste zerbitzu batzuk ere barneratzen zituen, hala nola, aireportutik hotelerako joan-etorriak, gosaria barne hartzen zuten hotel ezberdinetako egonaldiak, txangoak egunero eta baita San Petersburgo eta Moskuren arteko tren bidezko desplazamendua ere.

Joaneko hegaldiak AIR FRANCE konpainiak operatu zituen, bidaiaren iraupen osoa, Parisen eskala eginez, 3 ordu eta 20 minutukoa izanik.

Behin San Petersburgoko aireportura iritsi ondoren (Pulkova Airport) eta ekipajeari ordu bete baino gehiagoz itxaron eta ostean, gure bazkideen maletak ez ziren agertu.

Aire-konpainiaren bezeroen arretarako mostradorera hurbildu eta maletak Parisen zeundela eta hurrengo egunerarte berreskuratu ezin izango zituztela jakinarazi zieten.

Gauzak horrela, bidaiariek aireportuan bertan ekipajeen gaineko irregulartasun partea (PIR) aurkeztu zuten geroago jasandako kalteak erreklamatu ahal izateko. Hasteko, AIR FRANCE konpainiaren mostradorean parte hori formalizatzeko egin zituzten bi orduen ondorioz, aireportutik hotelerako “transfer”-a galtzea suposatu zien bidai hori egiteko bi taxi hartu behar izan zituztelarik.

Behin hotelean, oporrak disfrutatzen hasi beharrean, behar-beharrezkoak zituzten arropa eta produktuak erosi behar izan zituzten, beti ere zentzuzko erosketak izanik eta hurrengo egunean maletak errekuperatu ahal izatearen esperoan.

Hurrengo goizean maletak oraindik iritsi ez zirela informatu zitzaien eta ahal izan zuten neurrian euren artean konpondu ziren kontratatuta zuten txangoa disfrutatu ahal izateko.

Aipatzeko da momentu hartan Errusiako baldintza meteorologikoak ez zirela onak, txarrera joan zirela egunean zehar eta egoera horrek beroki, arropa eta zapata aproposak erostera derrigortu zituela gure bazkideak.

Behin etxera bueltatu ondoren, aire-konpainiaren aurrean erreklamazioa aurkeztu zuten gertakariak deskribatuz, irregulartasun partea (PIR) eta erosi behar izan zituzten premiazko produktuen eta egindako gastuen fakturak erantsiz.

Gertakariak eta aurkeztutako frogak ebaluatu ostean, konpainiak erreklamatutako zenbateko osoa ordaindu zien bost bidaiariei (1472€).

Kasu honetan, beraz, aire-konpainiak kalteordaina ordaintzeko betebeharra bete du, izan ere, indarrean daukagun legediaren arabera, aire-konpainiak bai bidaiariak eta bai euren ekipajeak leku batetik bestera eramateko betebehar nagusia du. Era berean, garraiolariak bidaiari, ekipaje edota kargen garraioaren atzerapenek eragindako kalteen gaineko erantzukizuna du; erantzule izango da baita ere ekipajearen suntsipen, galera, matxura eta atzerapenaz.

Utzi iruzkina