ZER DA BIDAIA KONBINATUA ETA ZER AZALDU BEHAR DU BERE KONTRATUAK

Bidaia konbinatua hurrengo baldintzak biltzen dituena da:

1-Hurrengo hiru elementuetako bi gutxienez batzea: garraioa, ostatua eta hauetako osagarriak ez diren bestelako zerbitzuak (ibilaldiak, bisitak, jarduerak…).

2-Paketeagatiko prezio osoa sartzea (antolatzaileak edo xehekariak bidaia konbinatu bateko elementu batzuk bereiz fakturatuko balitu ere bidaia konbinatuentzat legeak ezarritako betekizunak bete behar ditu).

3-Prestazioen multzoak 24 ordutik gorako iraupena eduki behar du edo egonaldi-gau bat sartu.

Bidaia konbinatuko kontratuan derrigorrezko informazioa:

-Bidaiaren norakoa edo norakoak.

-Egonaldia zatikatua bada, aldi desberdinak eta haien datak.

-Erabiliko diren garraiobideen zehaztasunak eta mailak.

-Irteerako eta itzulerako lekuak, datak eta orduak.

-Ostatua: bere kokapena, maila turistikoa, ezaugarri nagusiak eta emango den otordu kopurua.

-Pertsona-kopuru minimoa eskatzen bada, haren zenbakia eta kantzelatzekotan informaziorako epemuga, bidaia hasteko data baino hamar egun lehenagokoa gutxienez.

-Kontratuan sartutako bisitak, ibilbideak eta bestelako zerbitzuak.

-Antolatzailearen eta xehekariaren izenak eta helbideak eta, beharrezkoa bada, aseguratzailearenak ere bai.

-Bidaia konbinatuaren prezioa. Horretan sartuta ez daudenean, kudeaketa gastuak eta kontratatutako zerbitzuei dagozkien zergak bereizirik zehaztuta azaldu behar dira.
-Baliogabetze-gastuak.

-Prezioaren ordainketa-moduak eta, izatekotan, egutegia eta finantzaketa-baldintzak.

-Kontsumitzaileak eskatu eta antolatzaileak edo xehekariak onartutako eskaera bereziak (egotekotan).

-Kontratuaren ez betetzeak komunikatzeko kontsumitzailearen beharra.

-Erreklamazioak aurkezteko epemuga.

-Kontsumitzaileak bere erreserbaren berrespena exijitzeko duen epemuga.

Araudia:

-Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen 1/2007ko Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa: https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2007-20555
-Kontsumo Arbitraje Sistema arautzen duen otsailaren 15eko 231/2008 Errege Dekretua: https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2008-3527

Utzi iruzkina