EKA/ACUVren beste garaipen bat pandemia bete-betean, Miami-Madril hegaldi bat bertan behera utzita
EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Alkarteak beste garaipen bat lortu du epaitegietan, konfinamenduaren aurreko bidaien arazoen harira. Bazkide honek, 686 euro erreklamatzen zituen kalte material gisa, eta 200 euro kalte moral modura, MIAMI -MADRIL hegaldia ezeztatzeagatik. Hegaldi hori 2020ko martxoaren 14an irtetekoa zen. Air EUROPAk ez zion beste aukerarik eskaini, eta, ondorioz, gure elkartekideak beste txartel bat erosi behar izan zuen bere helmugara itzultzeko.
Aire-konpainiak 488 euro ordaintzera mugatu nahi zuen bere zeregina baliatu gabeko itzulerako txartelaren truke, erabiltzaileak beste txartel batengatik bere gain hartu behar zuen prezio-aldea kontuan hartu gabe, eta kalte moralaren aurka agertu zen gainera, egiaztatuta ez zegoelakoan.
2021eko irailaren 8an, bazkideak epaitegiaren aldeko erantzuna jaso du azkenik. Gauzak horrela, AIR EUROPAk 786 euro ordaindu beharko ditu, gehi legezko interesari ezarritako bi puntu, ebazpen hau eman denetik erabat ordaindu arte, bestelako kostuak barne. 786 horietatik, azpimarratu behar da kalte moralagatik zenbatekoa 100 eurotan balioetsi dela, itzulerako bidaiari ez zitzaiolako irtenbiderik eskaini, bidaiaria beste txartel bat erostera behartuta geldituz.