LAS PALMASEKO PROBINTZIA AUZITEGIAK HIPOTEKA BATEN IREKITZE-KOMISIOAGATIK BEZERO BATI KOBRATUTAKO 1.189 EUROAK ITZULTZERA ZIGORTU DU BANKIA
Mailegu hipotekarioen inguruan kontsumitzaileek finantza entitateen aurka aurkezten dituzten eskaera judizialetan, zoru-klausulei, hipoteka eratzearen gastuei, berandutze-interesei… irekitze-komisioak ari zaizkie gehitzen azkenaldian, auzi-jartzaileen aldeko emaitzekin ere kasu askotan. Adibide bat, joan den apirilaren 20an Las Palmaseko Probintzia Auzitegiaren laugarren Atalak eman zuen epaia, Bankia irekitze-komisioagatik bezero bati kobratu zizkion 1.189 euroak itzultzera zigortu zuena (baliogabetutako beste komisio batzuengatik itzuli beharreko ere beste kantitate batzuen artean). Bankia komisio hori kobratu izana bidezkotzen saiatu zen arrazoituz mailegua ezin dela irekitzerik gabe eman eta horrek giza eta material baliabideetan gastua dakarkion bezeroaren kaudimenari buruzko ikerketa bat egitea eskatzen duela. Probintzia Auzitegiak ebatzi zuen maileguaren eskaera jasotzea eta kaudimenari buruzko ikerketa bankuaren barneko jarduerak direla, bezeroari ez diotela inolako zerbitzurik ematen eta hortaz ezin zaizkiola kobratu.