KUTXABANK ASEGURADORAK ETXE BATEAN URAGATIKO EZBEHAR BATI ZEGOKION ERANTZUNA EMAN DIO EKA/ACUV-EN PARTE-HARTZEARI ESKER
EKA/ACUV-eko P.T.B. bazkideak Kutxabank Aseguradorarekin arrisku anitzetarako etxeko asegurua dauka, zeinek, beste batzuen artean, uragatiko ezbeharrak eta edukitzailean eratorritako kalte estetikoak estaltzen dituen. Abenduaren amaieran P.T.B.-k sukaldean ur-ihes bat zuela ohartarazi zion aseguratzaileari.
Kutxabank Aseguradorak bi langile bidali zituen. Harraskako ukondoan zegoen matxura konpondu zuten, urak kaltetu zituen baldosa batzuen argazkiak hartu zituzten eta, besterik gabe, joan egin ziren; eta gure bazkidea sukaldeko lurzoruan jasotako kalterako konpainiaren aldetiko konponbide baten zai geratu zen.
Otsailaren erdian Kutxabank Aseguradorak baldosek uragatiko kalterik ez zutela eta beraz haien konponketa edo aldaketa polizaren estalduratik kanpo zegoela esan zion gure bazkideari. P.T.B. EKA/ACUV-era etorri zen orduan eta hemendik Kutxabank Aseguradorari eskatu zitzaion espedientea berriz irekitzeko eta bere beharra ondo bete zezala: perito bat bidaltzea gertatutakoa aztertzeko, kalteak balioztatzeko eta beharreko adituaren txostena egiteko, bere bezeroen ezbeharrei ondo erantzuteko aseguratzaileak eduki behar duen agiria hain zuzen ere. Elkarte honek P.T.B.-ren arrisku anitzeko etxeko aseguruak polizan estalitako ezbeharrengatik estetikoki kaltetutako etxeko edukitzailearen konponketa edo aldaketa bermatzen duela ere gogorarazi zion Kutxabank Aseguradorari.
Hilabete bat geroago, Kutxabank Aseguradorak bere akatsa onartuz erantzun zuen: sukaldeko baldosetan erreklamatutako kalteak aseguruaren bermeetan sartuta daudela onartzen du, gure bazkideari ezbeharragatik 72,6 euroko diru-sarrera egin diola komunikatzen du eta konponketa estetikoa egitekotan 1.113,2 euro arteko estaldura edo kalte-ordaina eskaintzen duela ere bai, hots, P.T.B.-k sukaldeko baldosak aldatzen baditu aseguruak lan horren kostua ordainduko diola 1.113,2 euroko maximoraino.