KIRURGIA ESTETIKO BATI MODU ONEAN AURRE EGITEKO KONTSIDERAZIOAK

Medikuntza estetikoaren interesa eta erabilera areagotzen ari dira estatuan. 2021ean, 900.000 tratamendu mediku-estetiko inguru burutu ziren, eta 2022aren amaierako itxarote-zerrenda %11 hazi zen, aurreko urtearekin alderatuz gero.Nolanahi ere, jakina da horrelako prozesuek arriskuak ere dituztela. Kirurgia plastikoa edo tratamendu estetikoa aplikatzea erabakitzen duten pazienteentzako mehatxu nagusiak low cost promesak eta intrusismo profesionala dira.Kirurgia plastiko bat planteatzerako orduan, ezinbestekoa da kontuan hartzea zein profesionalen esku jartzen garen eta non diharduten. Espezialista aukeratzen dugunean, kirurgia plastiko eta konpontzaileko titulua duen pertsona dela egiaztatu behar da, alegia gure herrialdean legez ezarritako prozeduraren bidez lortu duela. Halaber, komeni da dagokion probintziako medikuen elkargora deitzea, profesional akreditatua den ezagutze aldera.Kirurgia horren beharra benetan baloratu ondoren, gomendagarria da hainbat klinika bisitatzea, batzuek eta besteek aintzat hartzen dituzten konponbideak egiaztatzeko eta eskaintzen dizkiguten aurrekontuekin alderatzeko. Hortik aurrera, gure konfiantza jarri ahal izango dugu, prozesuaren prezioari eta ezaugarriei dagokienez oreka baten barruan dagoen betearazpen-ildoetako batean oinarrituta, kostu eta emaitza errealistekin bat ez datorrena baztertuz (ez ahantzi “ez ditu inork durorik eskaintzen lau pezetaren truke” edo “merkea garesti ateratzen da” gisako esaerak).Egia da sektoreko zentroek eta klinikek eskaintza puntualak egiten dituztela batzuetan, hala nola, aparatologia-tratamenduetan, pazienteek bestelako zerbitzuak proba ditzaten, baina jakin behar dugu super promozioetatik bereizten (finean, ez fidatu poltsikorako gozogarriak direnekin).

Baloratu zorrotz alde onak eta txarrak

Horrelako ebakuntza kirurgiko baten hautua egitean, ingurunea egokia dela eta baliabide egokiak dituela ebaluatu behar dugu (ebakuntza-gelak, erizain eta anestesista kualifikatuak, baliabideak, babes-ekipamendua, ebakuntza-ondoko gela). Pentsa dezagun erabat beharrezkoa den edo medikuki gomendagarria den zerbaiten arrisku berberak hartzen ari garela.Zirujauarekiko komunikazioa funtsezkoa da, aldez aurreko kontsulten bidez. Pazienteari emaitzak aldi berean ematen dituzten teknikak eskaintzea zalantza asko argitzeko balio du, baita kirurgialariari paziente bakoitzaren espektatibei buruzko informazioa emateko ere, simulazio birtualean gertatzen den modura.Garrantzi berezia hartzen du informatzeko betebeharrak; izan ere, pazienteak borondatezko tratamendua jasoko du, eta hortaz ziur jakin behar du zer arrisku dituen. Funtsezkoa da medikuak pazienteari behar besteko aurrerapenaz azaltzea zer galzori dakartzan ebakuntza egiteak. Informazio horrek ahozkoa behar du izan, nahiz ezinbestekoa den idatziz ere jasotzea, baimen informatuaren dokumentuaren bidez. Kontuan izan behar da interbentzioaren arrisku orokorrak ez ezik, paziente horri zehazki eragin diezaioketen espezifikoak ere aipatu behar zaizkiola.

Turismo estetikoa, hurbileko kezka

Joan den hilean, Kanpo Arazoetako Ministerioak Turkiara bidaiatu ondoren hildako lau espainiarren berri eman zuen. Modako helmuga da herrialdea ebakuntza estetikoak arrazoizko prezio baten truke egin nahi dutenentzat. Adibidez, urdailaren murrizketak edo kapilarraren transplante batek estatu mailan baino hiru aldiz gutxiago kostatzen dute. Aitzitik, batzuetan prozedura horiek Europako herrialdeen osasun-bermeak bete gabe egiten dira.Azkenaldian gora egin duen fenomeno horri dagokionez, beraz, mezu bera bidaltzen dugu EKA/ACUVetik. Atzerritik datorren marketinga atsegina suertatu arren, kalitatearen asistentzia gainetik jarri beharrean gaude beti. Gure ohiko eremutik kanpo gaude (beste herrialde batean), eta, hortaz, zorrotzago jokatu behar dugu eta gai horiek guztiak sakon aztertu. Hala, gomendagarria da esku hartzean erabiliko diren metodoak, kontraindikazioak eta arriskuak idatziz jasota uzteko eskakizuna egitea. Ebakuntza egin aurretik, prestaketa-azterketa batzuk egin behar dira, norbanakoak horiei aurre egiteko moduan dagoela frogatzeko.Odoljarioak, orbaintze txarra eta zauriak sendatzea, anestesiaren eragina edota infekzioak murriztu daitezke gure medikuarekin gauzak ongi hitz eginez. Tabakoa, gehiegizko pisua, adina, droga-kontsumoa edo medikazio-erabilera eta horrelako faktoreek, eragin handia dute estetika-interbentzio baten emaitzan. Escariz doktoreak, Madrilgo Urriaren 12ko Ospitaleko Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileko Zerbitzuko espezialistak, tabakoa ebakuntzetarako oso elementu arriskutsua dela ohartarazi du. Emaitza, hein handi batean, larruazalaren eta gainerako azaleko ehunen egoera onaren mende dagoela dio; izan ere, horiek mikrozirkulazioaren bidez elikatzen dira, eta mikrozirkulazio horrek hornitu eta oxigenatzen ditu. Egiaztatuta dago erretzaileek konplikazio gehiago eta okerragoak izaten dituztela kirurgietan: ehunen nekrosia, protesien errefusamendua, puntuak errefusatzea (zauriak irekitzen dira) eta orbainen koloregabetzea, besteak beste.

Izan beti buruan

Prozesuaren hasieratik amaierara arte erabilitako dokumentu eta txosten guztiak mantendu. Ezinbestekoak izango diraerreklamazioa bideratzeko –are gehiago osasun-kontuetan, bereziki labainkorrak– errekerimenduak ondorio positiboak izan ditzan.

Utzi iruzkina