Nola detektatu “Fake News” edo albiste faltsuak? Desinformazioari eta etxebizitzari buruzko tailer praktikoa

Nola detektatu “Fake News” edo albiste faltsuak? Desinformazioari eta etxebizitzari buruzko tailer praktikoa

Nola detektatu “Fake News” edo albiste faltsuak? Desinformazioari eta etxebizitzari buruzko tailer praktikoa

Informazioa abiadura handian kontsumitzen den eta albiste faltsuak gero eta errazago zabaltzen diren mundu batean, funtsezkoa da desinformazioa identifikatzeko eta indargabetzeko gaitasuna izatea kontsumitzaile eta herritar gisa.

Hori dela eta, Batu Elkarlaguntza Sareak, EKA/ACUVek eta CECUk bat egin dugu Bilbon tailer praktiko bat antolatzeko, eta, bertan, goraka doan arazo honi buruzko gako guztiak emango dizkizugu. Nola identifikatu buloak eta albiste faltsuak? Nola informatu behar gara? Behar dituzun erantzun guztiak emango dizkizugu, datorren ostegunean, maiatzak 30. Eman izena orain eta erreserbatu zure lekua!

📅 Data: 2024ko maiatzaren 30a

🕕 Ordua: 18:00

📍 Lekua: Errekaldeko Gizarte Etxea, (Altube Zeharkalea, 6, Bilbo)

Zergatik da garrantzitsua arazo hau ezagutzea?

Desinformazioak errealitateari buruz dugun pertzepzioari eragiteaz gain, kontsumitzaile gisa eragiten diguten politiketan eta erabakietan esku hartzen du. Adibidez, etxebizitza bezalako gai sentikorretan, buloek iritzi publikoan eragina izan dezakete eta gobernuaren ekintzak edo inakzioak justifika ditzakete. Horregatik, funtsezkoa da gazteek eta adinekoek albiste faltsuak identifikatzen eta zentzu horretan jasotzen duten informazioa egiaztatzen ikastea.

Horregatik, oro har desinformazioari buruzko tresnak azaldu eta emateaz gain, desinformazio horrek etxebizitzaren egoerari eta haren deribatu guztiei nola eragiten dien sakonduko da.

Zeri buruz joango da tailerra zehazki?

Tailerra informazio-saio batekin hasiko da. Bertan, Etxebizitzaren Legeari, okupazioari eta maizterren eta jabeen profilari buruzko bulo nagusiak jorratuko dira. Mito horiek imaginario sozial bat eraiki dute, askotan etxebizitza-eskubideari buruzko politika desegokiak justifikatzen dituena. Parte-hartzaileek desinformazio-teknika ohikoenak identifikatzen ikasiko dute, eta baliabide praktikoak jasoko dituzte informazioaren egiazkotasuna bermatzeko.

Informazio guztia daukagunean, bertaratutakoek ikasitakoa aplikatuko dute komunikabideetan argitaratutako edo Interneten zabaldutako etxebizitzari buruzko albisteak eta edukiak egiaztatzeko. Horrela, parte-hartzaileek egiaztapen-tresnak erabili ahal izango dituzte ingurune kontrolatu batean.

Bazatoz?

Tailerrera joateko, deitu 944 15 00 50 telefonora edo, nahiago baduzu, izena eman jarraian partekatzen dizugun formularioaren bidez:

Utzi iruzkina