GOZO: ELIKADURA OSASUNGARRI ETA JASANGARRIAREN ALDEKO APUSTUA
Urriaren 3tik 5era, Gozo II Elikadura Osasungarri eta Jasangarriari buruzko Nazioarteko Jardunaldien bigarren edizioa burutu da. Diziplina anitzeko erronkaren aurrean egonda, une erabakigarri bat non gizarteak iraunkortasuna, gertutasuna eta osasuna bera aintzat hartzen dituen elikadura-eredu gisa.
Horren jakitun, eta Elikadura Justiziak eta EHIGEk bultzatuta, Gozo izeneko espazio hau sortu zen, planetako hainbat puntutan egiten diren eztabaidarako eta jardunbide egokietarako pentsatua.
Eskola-jantokietan arreta jarrita, programaren helburua beste elikadura-eredu osasungarri, jasangarri, bidezko eta hezigarria posible dela ikusaraztea eta erakustea izan da.
Parte hartu duten hizlariak bat etorri dira erakundeen eta gizarte- eta hezkuntza-eragileen lanaren eta inplikazioaren ezinbesteko gakoarekin. EKA/ACUV bertan izan da, eta ohar honen bidez gogoetarako balio duten datu esanguratsuenak islatuko ditugu:
- Espainian ekoizpen ekologikoko kontratazio publikoa % 5ekoa besterik ez da, eta ehunekotan oso urrun gaude EBko beste herrialde batzuekin alderatuta, hala nola, Portugal edo Italiarekin.
- Ikasleen % 30 nutrizio-arazo larriak izaten ditu, jantokietan dagoena ez dutelako atsegin. % 63k egunean bi fruta-pieza baino gutxiago hartzen ditu, eta gehienek ere ez dute jarduera fisikorik egiten. Izan ere, pertsona askok ere ez dute diziplina horietan parte hartzeko aukerarik, ez eta elikadura osasungarria ere.
- Obesitateak familien baliabideekin lotura estua du. Elikadura osasungarria eta eskolaz kanpoko jarduera fisikoetarako irisgarritasuna, batez besteko diru-sarreren araberakoa da, eta familia asko ez dira iristen.
- Industriaren publizitateak eta vending makinek ez dute laguntzen (sloganak, kolore deigarriak). Adibide gisa, unibertsitateetan , intxaurr-pakete txiki batzuk topatu ohi dira soilik produktu osasungarri bakar modura.
- Dena esportatzeko joera dugu, baina ez da bideragarria; are gehiago, bizi dugun egoera honetan, erregaien prezioarekin. Elikagai-politiketan aldaketa egin beharra dago: prozesatuei zerga gehiago ezarri, hainbat publizitate-motaren debekua, zigiluak eta greenwashing-a kontrolatu, erosketa publikoko irizpideak berrikusi, e.a.
- Herritarren artean kokatu behar dira ekoizpen ekologikoa eta hurbileko eta sasoiko produktuak. Kontzientziatu egin behar dira, azalera handietako erosketa-espazioak eta ekitaldi publikoetako cateringak barne.
- Era berean, berotegi-efektuko gasak eta hondakinak argiro murrizteko politikak sustatu behar dira, eta segurtasun-azterketa sakonagoak ezarri.
- Ameriketan, Mexikok eta Txilek emaitza onak lortu dituzte aurrealdeko etiketen bidez, jangarriek azukre, sodio edo dena delako osagaietan edukiak handiak direla ohartaraziz. Elikagai modura ikusi ezin daitezkeen ultraprozesatu horiei ere zergak areagotu zaizkie.
- Txikienetik eragin daiteke maila handiagoan. Elikadura osasungarria bizitza zoriontsuagoa baino ez da.
- EBren araudiak ez du aldatzen produktuen etiketak; azpimarratzen da ez zaiela komeni nutrizio-profiletan sartzea.
- Funtsezko kontua da, halaber, fruta eta barazkiak askoz garestiagoak direla gaileta-pakete bat baino (atsedenaldira eramateko, adibidez). Premia handiena duten familiek ezin diete benetan gastu horiei aurre egin. Bistan da ondo pentsatu beharko luketela ze elikagairi eskaini diru-sarrerak. Alde horretatik, Estatuko gizarte-politikek aurre egin behar diete desberdintasun horiei.
ONDORIOAK:
Garrantzitsua da jakitea osasunean inbertitzeak ez duela enplegu-sorrera eta soldatak eteten. Informazio-eskubidea etiketatzearen edo zigiluen bidez arautzea eta adingabeak babestea, besteak beste, egiteko bide luze baten hasiera baino ez dira.
Aldaketa kolektiboa, elkarte-mugimendua, eta borroka hori antolatzeko behatokien ekarpena behar dira. Eta zalantzarik gabe, Estatuaren erantzukizun eta borondate politikoarekin batera joan behar dira.
Elikadura, ordea, ez da arazo bakar gisa jorratu behar, zeharkako gaia baita. Maila ekonomikoan ez ezik, paisaia, kultura, osasunean, ingurugiroan eta finean, herritarren artean finkatu beharreko baloreetan ere eragin zuzena du.
Ikastetxeetako jantokien kudeaketari eta langileen egoerari dagokienez:
- Gurasoen elkarteek langileen profilek sukaldea eta elikagaiak koordinatzeko prestakuntza izatea eskatzen dute.
- Era berean, jantokiko enplegatuek hezkuntza-ereduaren parte izatea eskatzen dute, jaten ikastea ere arloari baitagokio.
- Denboraren kudeaketa hobea aldarrikatzen dute, ezein arautan ezarrita ez dagoen baldintza. Ratioak eta tarteak zaintzea: hots, Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoak ez elkartzea. Horregatik, minutu batzuk lehenago irtetea proposatzen dute, lasaiago sentiarazteko, eta beren beharrei erantzun eta elikagaiak eman ahal izateko, ikasleen kontzentrazio masiboa eta bullizioa saihestuz.
- Eskola-komunitateak salatu duenez, ikasleak zenbaki soil bat dira, langileak gauza bera, dena kostu baxuenera mugatuta (eta beste behin, inolako borondate politikorik gabe).
- Pentsamendu kolektiboaren kulturaren beharra falta da. Inguratzen gaituzten errealitate konplexuak kontuan hartzea.
- Jangelak sustatzea (gure seme-alabentzat leku atseginak), ez ordea askak. Alderdi guztien inplikazioa, aldaketek ondorioak izan ditzaten. Ezarpenak ez dira positiboak, proposamenak askotan baikorrak izan arren.