5 GAKO ETXEBIZITZA ASEGURU ON BAT AUKERATZEKO

5 GAKO ETXEBIZITZA ASEGURU ON BAT AUKERATZEKO

Etxebizitza aseguru on bat aukeratzea funtsezkoa da zure etxean arazoak izatekotan eta inoren laguntza jaso ezean ongizatea bermatzeko.

Edukia eta edukitzailea

Edukiaren barruan etxeko altzari eta tresnak kokatzen dira, eskudirua, bitxiak, objektu artistikoak eta zaharkinak, besteak beste.

Edukitzailearen atalean, aldiz, etxebizitzaren eraikuntza nagusia osatzen duten elementu multzoa sartzen da, alegia, etxeko zerbitzu, lorategi, terraza eta kanpoko itxituretarako instalazio eta gailu finkoak.

Hurrengo lerroetan bost aholku praktiko helaraziko dizkizugu, etxean gertatutako istripu ohikoenetatik babesteko aukera egokiena kontrata dezazun.

Etxebizitza motaren ebaluaketa:

Etxe guztiak ez dira berdinak, ez dituzte behar berberak, eta hortaz, ez dute aseguru-mota bera beharko. Horrexegatik, lehenik eta behin, zure etxebizitzaren ezaugarriak kontrolpean izan beharko dituzu poliza aproposa aukeratze aldera.

Higiezin baten jabe izanda, jakingo duzu bada inbertsio hori zaintzeak duen garrantzia, bereziki oso garestia izango zaigulako kalteak konpontzea gure poltsikotik ordaindu behar baditugu.

Hori dela eta da hain garrantzitsua etxe edo apartamentu bat den definitzea, kokapena, eremua, eraikuntzarako erabilitako materialak eta ondasun higigarriak (objektu pertsonalak) zehaztea, hain justu. Etxebizitzari emango diogun erabileraren arabera, oro har, oinarrizko aseguru, tarteko aseguru edota arrisku anitzeko aseguruen artean hautatuko dugu. Hala, ohiko bizileku baterako, arrisku anitzeko asegurua edukitzea komeniko litzaiguke, istripuak gertatzeko aukera nabarmen handiagoa baita; oporretako pisuari begira, ordea, nahikoa izan liteke tarteko poliza hautatuta.

Alokairuen kasuan, gainera, jabeak ez-ordainketaren edo babes-asegurua kontrata dezake. Horrek estaldura eskaintzen dio ordaindu gabeko bosgarren hilabetetik aurrera, maizterraren etxegabetze-agindua bete arte mantenduz.

Modalitate bakoitzaren estaldurak:

Hiru aukera hauen artean izango ginateke:

-Oinarrizkoa: sute, uholde, indarkeriaz egindako lapurretak, kristalak, bitrozeramikaren hauste eta matxura elektrikoagatiko minak, bai eta defentsa juridiko eta etxeko laguntza hartzen ditu barne ere. Zabaldu daitezkeen klausulak dira horiek.

-Tartekoa: aurreko puntuan aipatutakoez gain, erantzukizun zibila, haur edo maskotek eragindako kalteak eta objektu baliotsuen babesa sartzen dira, hala nola, bitxiak, artelanak, liburu zaharrak eta abar.

-Osotarikoa: arrisku anitzeko edo orotarikoa deritzoguna da. Honetan, arestian aipatutako guztiaz gain, hainbat zerbitzu eskuratu genitzake, adibidez, etxetresna elektrikoen konponketa, brikolajea, ekipo informatikoen mantenimendua, kaleko lapurretak eta ebasketak.

Xehetasunez aztertu bazterketak:

Egoera konkretu bakoitzari ezarritako baldintzen zerrenda da kontratu batean behatzeko zorrotzena. Ez dugu aseguruarengandik erantzunik jasoko, baldin eta izapideak behar bezala betetzen ez baditugu. Ildo horretan, gomendatzen dizugu arretaz begiratzea zein argigarriak diren baldintzak eta zer salbuespen mota zehazten diren.

Prestazio gehigarriak:

Hobarian azaldutako aparteko txikiak dira, askotan guztia irakurtzen ez badugu ihes egiten zaizkigunak edo espreski aseguruak haiei buruz informatu ez badigu. Hona hemen horietako batzuk:

-Hotel eta etxe-aldaketaren gastuak: gehienek hotel edo behin-behineko apartamentu batean ostatua bermatzen digun zerbitzua eskaintzen digute, zure etxebizitzak ezusteko larriren bat jasan badu eta aseguruak estali badu. Etxez aldatzeko prozesuan suertatutako gastuak ere sar litezke.

-Brikolajea: urtean aurreikusitako ordu jakin batzuk konponketak, altzarien instalazioak edo pintura-zerbitzua eskaintzeko.

-Jatetxea: matxura sukaldean gertatu bada, baliteke zure aseguruak etxez-etxeko otorduren bat eskaintzea.

-Lorezaintza eta maskota-zerbitzua: normalean hau arrisku anitzeko modalitatean txertatzen da. Aholkularitza espezializatuan datza, berdeguneak berritu edo landareak zaintzeko. Era berean, zaintzaile bat eska daiteke zure maskota tarte batez zaintzeko.

-Etxeko laguntza: etxean istripu bat izan baduzu, eta garbiketa edo erosketak egiteko laguntzaile bat bhear baduzu, kasu horietarako ordu kopuru bat ezartzen duen klausula ere existitzen da.

Egin alderaketa:

Zerrenda guztietan bezala, honetan ere nabarmendu beharreko elementua. Aseguru-etxeen arteko alde onak eta txarrak baloratu, azken buruan, kalitate/prezio erlaziorik onena zein den jakiteko.

Ez erori parametro zalantzagarrietan, hala nola, konpainiaren izena, prezioa edo lagun baten poliza.

Sareko konparatzaileak erabili eta emaitzak iragazi. Bilaketak erraztuko dizkizu eta askotariko aholkularitza zabala eskaini.

Saihestu irakurriko duzun lehen edo bigarren kontratuan datuak erregistratzea. Idatzi koaderno batean aseguru-etxe bakoitzaren alde positibo eta negatiboak. Denbora beharko duzu, baina mereziko du hala jardutea. Gogoan izan gakoa askotan arinegi ez ibiltzea dela.

Estatistika batzuen arabera, Estatuko etxebizitzen %75 baino biztanle gehiagok du etxeko-asegurua, nahitaezkoa ez bada ere, portzentaje nagusia nolanahi ere. Euren etxeen babesaz jabetzeko kontzientzia nabarmen zabala delaren seinale bide batez.

Ehuneko horren barruan, bankuarekin hipoteka sinatua zuten pertsona talde bat egon ohi da, banketxeak berak behartuta, hipotekatutako etxebizitzaren egitura babesteko.

Etxebizitza-aseguruen inguruko edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan EKA/ACUVrekin.

Gure gabinete juridikoak kontratazio edota aldaketarako polizak eta bete beharreko izapideak aztertzen lagunduko dizu.

Utzi iruzkina