90 €arteko aldeak jostailu berean. Alderdiak eta zerbitzuak konparatu eta baloratu
Gabonak iristear daudela, Olentzero eta bere bidelaguna opari-bildumaren erreserbarekin amaitzen doaz, eta EKA/ACUVk ez du nahi haren poltsikoa kalte handirik jasotzea!
2020arekin alderatuta, jostailuen % 80 handitu da, eta 90 eurora arteko aldea dago. Hala islatzen du AVACUk (Valentziako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak) burututako ikerketak. Mahai-joko, irudizko, bideojoko eta panpinen artean, nazio-mailako establezimendu, jostailu-denda eta azalera handiko eraikinetan bhildutako 80 jostailu baino gehiagoren lagina hartu du kontuan azterlanak, katalogo eta webguneak arakatuz.
Alderik nabarmenena bateriako haurrentzako ibilgailu batean antzematen da: 259,95 €-ko prezioa du establezimendu batean eta 349,95 €-koa bestean. Era berean, 20 eta 35 €arteko desoreka dago bideo-joko, kontsola eta panpinetan. Ez dago jostailu guztiak merkeagoak izaten diren dendarik, ezta bereziki garestiak diren tokirik ere; horregatik da garrantzitsua eskaintzen dizkiguten alderdi eta zerbitzuak behar bezala alderatzea eta baloratzea.
Datu horiei erreparatuta, datozen jaiegunotan erosketak egiteko gomendio batzuk emango ditugu jarraian:
– Erosketen programaketa: aurten, inoiz baino gehiago; izan ere, horrela, aglomerazioak eta azken orduko presak saihestuko ditugu, eta bilatutako artikulua agortu ahal izango dugu.
– Hainbat dendatako prezioak alderatu: kasu batzuetan, jostailuak osagarriren batekin etor daitezke (prezioa garestitu dezakete) edo prezio baxueneko jostailuaren gainean deskonturen bat izan dezakete bi jostailu edo gehiago erostean, deskontu bereziak, kopuru jakin batetik gorako erosketengatiko opari gehigarriak… Horren harira, nabarmentzekoa da merkataritzak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk baloratzea (orientazio pedagogikoko gunea, jokoen erreserba, etxera bidaltzea).
– %40 inguruk positiboki baloratzen du dendaren aholkularitza pertsonala jostailu bat erosteko orduan, oso lagungarria dela iritzita.
– Prezioei dagokienez, ohartu gara webguneetan gora eta behera egin dutela egunotan. Berriz ere, alderatu eta argi izan zein erosi nahi duzun.
– Aldatzeko eta itzultzeko aukerari buruzko informazioa eskuratzea, baita horretarako ezarritako epeei buruzkoa ere (kontuan hartuta establezimendu batzuek produktua epe jakin batean itzultzea edo aldatzea baino ez dutela onartzen).
– Umearen adinera eta eboluzio-unera egokitutako jostailuak bilatzea, sormena eta irudimena sustatzen dutenak, ikusle hutsak izan gabe, haien gustu eta lehentasunak aintzat hartuta betiere.
– Gero eta jostailu gehiago daude (mahai-jokoak, panpinak, pelutxeak…), eta jostailu horietarako beharrezkoa da edo komeni da aplikazio mugikorren bat deskargatzea, jolasaren esperientzia hobetzeko. Interesgarria da aukera horri buruzko informazioa helaraztea eta gure gailua (mugikorra edo tableta) aplikazio horrekin bateragarria dela egiaztatzea, eta, gainera, hain gazte izanda, panpina edo mahai-joko batekin jolasteko gailu digital edo mugikor bat behar duten aztertzea.
– Etiketak berrikusi: jostailuak gaztelaniazko etiketa osoa izan behar du (gutxienez), eta honako hauek jaso behar ditu: markaturik egon behar du toki ikusgarri eta irakurgarri batean (jostailuaren fabrikatzailearen konpromezua baita EBko segurtasun-arau guztiak betetzen dituela ziurtztze aldera), fabrikatzaile, inportatzaile edo banatzailearen identifikazio-datuak Europar Batasunaren barruan, dagozkion jarraibideak eta oharrak (gomendatutako erabilera-adina), eta jostailu kimikoen gehieneko erabilera edo helduen gainbegiratzea jostailuen erabilera eta segurtasunari dagokionean. Ez erosi 3 urtetik beherakoentzako pieza txiki desmuntagarriak dituzten jostailuak “ez da komenigarria 36 hilabetetik beherakoentzat” sinbolo eta legendarekin identifikatuak.
– Beti eskatu behar da tiketa edo faktura, eta HURA GORDE, aldaketa, itzulketa edo erreklamazioa egiteko. Internet bidez erostean, konfiantza eta fidagarritasuna eskaintzen diguten online dendetara jo behar dugu. Denda horietan, establezimenduaren identifikazio-datuak, harremanetarako moduak eta erosteko baldintzak agertu behar dira, eta arreta berezia jarri behar da balizko bidalketa-gastuetan (prezioak nabarmen areagotu dezakete), entrega-modu eta -epeetan eta ordainbideetan, bai eta aldaketak eta itzulketak egiteko aukera eta epeetan ere. Gogoan izan behar da horrelako erosketetan atzera egiteko eskubidea dugula. Horrekin, 14 egun ditugu produktua itzultzeko, zenbait artikulutan izan ezik, higiene-arrazoi edo pertsonalizatuta egoteagatik, besteak beste.
JOSTAILUEK EZ DUTE GENERORIK. GOZATZEKO SORTUAK BAITIRA.