Black Friday eta Cyber Monday: Kontsumo kontziente baterako aholkuak EKA/ACUVen arabera

Hurrengo egunak, Black Friday eta Cyber Monday jardunaldiak markatuta, eskaintza jasanezinen eta deskontu tentagarrien sinonimo dira. Hala ere, EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkartetik funtsezko aholku batzuk partekatu nahi ditugu, euskal kontsumitzaileek egun horiek balia ditzaten, erosketen kalitatea eta oinarrizko eskubideak arriskuan jarri gabe.

UDAKO MERKEALDIETAN EROSTEKO 7 AHOLKU XUME

Jada ditugu hemen udako merkealdiak. Udakoak, izan ere, urteko bigarrenak dira, eta beste behin, aprobetxatu ohi dugu gure arropa, etxeko gaiak edo elektronikako produktuak erosteko. Betiko moduan, EKA/ACUVetik zenbait jarraibide/gomendio zehazten dizkizugu, erosketa horiei errentagarritasun handiena ateratzen lagunduko dizutelakoan. Kontuan hartu hurrengo ohar hauek beraz: Egin zerrenda bat Merkealdietan hainbat gauza erosi behar badituzu, bistan … Gehiago irakurri

EROSI DUDAN ETXETRESNA ELEKTRIKOA EZ DA ESPERO NUENA. ZER BERME ETA ESKUBIDE DITUT?

Zeintzuk dira produktu bat erostean ditugun berme-epeak? Nork du egitateak frogatzeko betebeharra? Nola aplikatzen zaie bermea bigarren eskuko produktuei edo erosketa digitalei? Irakurri jarraian gai hauei eta beste batzuei buruz dituzun zalantzak argitzeko. Badakigu 2022ko urtarrilaren 1ean nobedade garrantzitsuak sartu zirela produktuen berme legalari dagokionez, kontratatutako zerbitzu eta baliabide digitalen arloan. Legearen berritasun nagusietako bat … Gehiago irakurri

BEZEROARI ARRETA EMATEKO DEIETAN ITXARONALDIAK 3 MINUTUKOAK IZANGO DIRA GEHIENEZ

Kongresuan apirilaren amaieran Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuen Legea onartu ondoren (2024ko urtarrilean sartuko da indarrean), bezeroarentzako arreta-deiaren gehienezko itxaronaldia 3 minutukoa izango da. Jarraian Arau aitzindari honek jasotako gako interesgarrienak: Unera arte, atal bakarra genuen Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean, erabiltzaileen eta enpresarien arteko komunikazioari dagokionez bete beharreko berme eta printzipioei buruzkoa. Informazio-bulegoek emandako zerbitzuei … Gehiago irakurri

AIRELINEA ETA BIDAIA-AGENTZIEK EZINGO DIZUTE KOBRATU ZURE TXARTELAREN DATU PERTSONALAK ZUZENTZEAGATIK

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) ebazpena eman du zentzu horretan, eta, horren arabera, airelinea eta bidaia-agentzia batzuei behartzen die online kontratazioetan akats ortotipografiko bat gertatzen denean beren datu pertsonalak zuzentzearen truke bidaiariei kobratzeko praktikarekin bukatzera. Horrela, zuzenketa orok doakoa izan beharko du, justifikaziorik gabeko edo gehiegizko egoeretan izan ezik (txartelaren titularrak frogatu beharko du ez … Gehiago irakurri