Posta elektronikoaren bidezko iruzur entseguak areagotzen ari dira

EKA/ACUVek posta elektronikoz iruzurrak egiteko mezuetan gorakada nabaria antzeman du asken asteetan. Gure Komunikazioko posta elektronikoak, adibidez, hartzailearen datu pertsonalak eta bankarioak eskura nahian bidalitako dozenaka mezu jasotzen du egunero amu eta apeu ezberdinak erabiliz: ustezko lan eskaintzak, ustezko erosketen ordainketarako eskaerak, ustez Correosek bidalitako paketeak hartzeko deiak, faktura ezezagunak baieztatzeko eskaerak, identitatearen egiaztatzea proposatzen … Gehiago irakurri

DOAKO LAGUNTZA ITXURATUZ “BERANKORRAK” XIXKATZEAREN NEGOZIO ZITALA

Maiatzaren 7an Kontsumobidek prentsa-ohar bat argitaratu zuen honakoaz ohartaraziz: “Badirela aholkularitza eskaintzea eta berankorren fitxategitan doako tramiteak egitea promes egiten duten web-orri batzuk. Bertan, informazio-eskaera osatu ahal izateko, tarifikazio gehigarriko 807 telefono-zenbakitara hots eginez haiekin harremanetan jartzera behartzen dute bezeroa”. Prentsa-ohar hori lotune honetan dago: https://bit.ly/2G0w1kA. Weborri horietako bat da www.infomorosos.com. 2016ko ekainaren 1ean weborri horri buruz erreportaje bat argitaratu genuen. Ea … Gehiago irakurri

“Merkataritza onlinek asko hobetu behar du segurtasun eta fidagarritasunean”

Bilboko Herri Irratian, 2015ko Azaroaren 14ean igorritako elkarrizketaren erreprodukzioa. Interneten bidez ez burutzen den produktuen salmenta eta zerbitzuen kontratazioa ohiko merkataritza aurreratzen ari da. Handiagotze horrek berarekin erreklamazioen handiagotze bat ere dakar. 14. eta 15. orrialdeetan Showroomprive enpresak eta Confianza Online zigiluak egindako “I Estudio sobre la confianza de los españoles en las compras online” … Gehiago irakurri