Merkealdiari probetxu ateratzeko aholkuak

Beherapenak erosketa probetxagarria egiteko aukera ona izaten dira, beti ere arrazoizko jarraibide batzuk begiratuta: zentzuzko aurrekontu bat eta erosketa zerrenda bat zehaztu, erosiko den produktu bakoitzean kalitateari eta deskontuari erreparatu… Hona hemen EKA/ACUV-en aholkuak. Erosketa zerrenda eta aurrekontua. Lehen urratsa aurrekontu bat eta erosketa zerrenda bat zehaztea da, aurretik behar edo nahi ditugun produktuak eta … Gehiago irakurri

Choco Lite “argalgarriaren” iruzurrezko salmenta eta erreklamazioari Di Massimo Élite enpresaren erantzuna ona

Choco Lite “argalgarriaren” iruzurrezko salmenta eta erreklamazioari Di Massimo Élite enpresaren erantzuna ona EKA/ACUV-eko T.V. bazkideak argaldu nahi zuen eta Interneten Choco Lite edari “argalgarria” iragartzen duen webgune bat aurkitu zuen. Publizitatearen arabera, “zure pisua kontrolatzeko nahastura natural” horrek, gainera, “laranja-azala efektua kentzen du” eta “aknea eta zaldarrak kentzen ditu”. Webgune horrek dio ere bai … Gehiago irakurri

Telefono mugikorra galtzea edo lapurtua izatea ekiditeko aholkuak eta bertan gordetzen dugun informazioa babesteko neurriak

Gaur egun herritar askorentzat ezinbestekoa da telefono mugikorra. Gailuan informazio pertsonal mordoa gordetzen dugu eta harekin zerbitzu askotarako sarbidea dugu. Ikustagun nola saiatu mugikorra galtzea eta nola babestu bertan gordetzen ditugun datuak. Espainian, Ditrendiak egindako txosten baten arabera, 2016an telefono mugikor guztien %87 “azkarrak” baziren, smartphonak; dei telefonikoak egiteaz gain (gero eta gutxiago), bestelako zerezin … Gehiago irakurri

Gure bazkide batek Bilbo-Londres hiru hegazkin-txartel kantzelatuta www.lastminute.com-ek bidegabe bereganatutako “kudeaketa gastuak” itzultzea lortu du EKA/ACUV-ek

Joan zen ekainaren 3an EKA/ACUV-eko I.L.F. bazkideak Bilbo-Londres hiru hegazkin-txartel erosi zituen www.lastminute.com weborrian, Cobertura de Protección Total izeneko aseguru bat ere kontratatuz (14 eguneko epean deseuzta daitekeena). Guztira: 499,70 euro. Erreserba prozesua amaitutakoan, gure bazkidea oker bat izan duela ohartzen da eta segituan erreserba kantzelatu egiten du. Ordubete beranduago Lastminute.com-en mezu bat heltzen zaio … Gehiago irakurri

“72 ordu igaro baino lehen dirua itzultzen ez baduzue, bide judizialari ekingo diogu”

Joan den urtarrilean EKA/ACUV-eko S.I. bazkideak New Yorkeko apartahotel batean apirileko 14tik 22rako ostatua erreserbatu zuen www.booking.com weborrian kreditu txartelarekin 550 euro ordainduta. Martxoan, Booking.com-ek apartahotel horrekin lan egiteari utzi diola eta erreserba ezeztatu behar dela esaten dio S.I.-ri, eta ordaindutako dirua itzultzeko datu eta agiri batzuk eskatzen dizkio. Gure bazkideak eskatutakoa bidaltzen dio Booking.com-i … Gehiago irakurri