AHOLKUAK PARTIKULARREN ARTEKO SALEROSKETEN INGURUAN, BEREZIKI ETXEBITZA ETA IBILGAILUEN KASUETAN
Partikularren arteko salerosketa zuzenak abantaila batzuk ditu. Bitartekaririk ez dagoenez, komisiorik ere ez. Etxebizitza baten erosketan, adibidez, haien kudeaketagatik higiezin etxeek kobratzen duten ehunekoa aurreztuko du erosleak. Baina arriskuak ere badaude partikularren arteko tratu hauetan. Nabarmenena, kontsumoko legediatik kanpo daudela eta arazo edo desadostasunik egotekotan legezko konponbide bakarra justiziako auzitegiak dira. Mota honetako salerosketetan kontuan izateko gomendio orokor batzuk ematen ditugu orri hauetan, erosleentzat zein saltzaileentzat. Ibilgailuen eta etxebizitzen erosketan bereziki erosleak egin behar dituen egiaztapen eta izapideak ere gogorarazten ditugu jarraian.
Eroslearentzako aholkuak
-Bilatu iragarkiak herrian edo inguruan; hurbil. Horrela errazagoa izango zaio erosi nahi duenari salerosketa zuzenean egitea, produktua ikustea edo frogatzea ordaindu baino lehen, saltzailearekin pertsonalki egotea…
-Aldez aurretik produktuak izan ditzakeen gastuak edo zama ekonomikoak ezagutu. Etxebizitza baten kasuan salneurriaren %10era heldu daitezke.
-Interneten bidezko erosketan, webgunearen fidagarritasuna baieztatu, ahal den neurrian.
-Saltzaileari buruz ahal den informazio guztia eskuratu: helbide postala, telefono finkoa… Komenigarria da ere saltzaileak salaketarik jaso duen ala ez jakitea. Badira holako txostenak ematen dituzten enpresak.
-Ez liluratu prezio bexuegiekin. Askotan faltsutuko produktuak izkutzen dituzte: poltsoak, erlojuak, luxuxko gafak… -Eurotan iragarririk ez dauden gauzak (dolarretan, adibidez) ez erosi.
-Ez da komenigarria hitzarmenik egitea, konpromezurik hartzea, telefonoz edo salantzazko tokietan, are gutxiago aurretik produktua ikusi eta aztertu gabe.
-Ez bidali dirurik aldez aurretik: sarrera, aurrerakina, bidalketa gastuak, bermeko gastua… Saltzailea desager daiteke diruarekin eta harekin batera produktua bera.
Saltzailearentzako aholkuak
-Artikulu bat saltzeko haren deskribapen zehatz bat lagungarria suertatzen da. Hobeto gainera argazkirik badago, prentsa idatzizko irgarkian, Interneten…
-Kontuz ibili ordainbidearekin. Hoberena eta seguruena banku-transferentzia izaten da.
Partikular bati etxebizitza erosi aurretik hartu beharreko neurriak
-“Nota arrunta” deritzana eskatu, non etxebizitzaren jabea eta higiezinak eduki litzakeen zamak (egin beharreko derrameak…) agertzen diren.
-Dagokion udaleko hirigintza arlora jo etxeak Eraikuntzen Azterketa Teknikoa gainditu duen ala ez jakiteko, bestelako zamak dauzkan, edo Bizigaitasun-agiria behar duen… -Foru-Ogasunera joan Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordainduta dagoen eta etxebizitzaren gutxienezko balorazioa zein den jakiteko.
-Etxebizitza dagoen auzokideen elkartera joan eta jabearen ordainkegaldetu. Holako pufoak uzten baditu saltzaileak, horiei saltzaileak egin beharko die aurre.
-Auzokideei galdetu obraren bat edo adostuta eta egiteke dagoen, etxebizitza alokatuta dagoen edo egon den inoiz… Hau da, saltzaileak esan diguna etxebizitzaren inguruan dauden pertsonekin aldendu.
Etxebizitza erosi eta gero egin beharreko izapide batzuk
-Etxeari dagozkion zergak ordaindu beharko dira. Gogoratu Gainbalioaren zerga saltzaileak ordaindu behar duela.
-Etxebizitzaren erosketa inskribatu Jabegoaren Erregistroan.
-Tramite guzti hauek pertsonalki egin daitezke, norberak egin ditzake. Baina mailegu bat edo subrogazio bat egiten bada, bankuak inposatuko du erregistro-inskripzioa gestoretza baten bitartez egitea, eta horrek zerbait kobratuko digu.
Partikular bati ibilgailu bat erosi aurretiko neurriak
-Erosi nahi den autoaren historiala eta haren zama ekonomikoak kontsultatu: ibilgailuaren matrikula eskatuko digute eta euro batzuren ordainketa ere informazioa emateagatik.
-Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren webguneak honelako egikera batzuk errazten ditu: ibilgailuaren alta edo baja ematea, titulartasuna aldatzea eta abar.
-Komeni da ere erosi nahi den ibilgailua eroslearen konfidantzazkoa den tailer batera eramatea eta aztertzea: ibilgailuaren adina, egin dituen kilometroak, motorraren egoera…
-Ibilgailua aseguruarekin erosten bada, baieztatu behar da saltzaileak une hori arteko ordainketa guztiak egin dituen. Bestela, zorrak erosleak ordaindu beharko ditu.
Behar bezalako kontratua
Adostutako guztia, zehapen guztiak, argi eta garbi ipini behar dira kontratu batean, zeinen orri guztietan saltzailearen eta eroslearen sinadurak egon behar diren.
Gatazkak konpontzeko bideak
Partikularren arteko salerosketetan sortzen diren arazoak eta gatazkak ez dira joaten kontsumitzaileentzat legeak ezarri dituen erreklamazio bideetatik. Justiziara jo behar da, epaitegietara. Epaiketara joan baino lehen komeni da Adiskidetzaekitaldia egiten saiatzea. Hori salaketa jaso duenaren helbideari dagokion Lehen Instantziako Epaitegian egiten da, eta eskaera 2.000 eurotik pasa ez bada ez da abokatuaren edo prokuradorearen sinadura behar eta doakoa da.