ARABAKO HAGINLARIEN ELKARGOAK BAIEZTATUTAKO PRAXI OKER BAT EGITEGATIK DENTIX-EK EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATEK BESTE KLINIKA BATEAN GASTATU BEHAR IZAN ZITUEN 1.500 EUROAK ORDAINDU DITU

2016ko otsailaren 12an EKA/ACUV-eko G.O.P. bazkideak Vitoria-Gasteizko Florida kaleko Dentix klinikan 6.353 euro balio zuen tratamendu bat hasi zuen: goiko masailezurrean hortz-pieza batzuren inplantea eta beheko masailezurrean hezur-inplante bat. Jarri berria zegoelarik, hortz-pieza batean arazoak azaldu ziren. Maiatza eta abuztua bitartean berraztertze batzuk eta bigarren ebakuntza kirurgiko bat egin bazizkioten ere, azaroaren 14an hortz-pieza eta bere koroa askatu egin ziren.

Tratamendua berme-epean egonda, G.O.P. Dentixera doa berriro konponbide baten bila eta, bere harridurarako, 825 euroren truke eskaintzen diote. Gure bazkideak errefusatu egiten du, beste klinika betera doa falta duen hortz-pieza jartzera 1.500 euro ordainduta eta Dentixen aurkako erreklamazio bana aurkezten du Vitoria-Gasteizko Udaleko KIUB-ean eta Arabako Haginlarien Elkargoan.

Iazko maiatzaren 9an aipatu Elkargoak ebazpen irmoa eman zuen: Dentix klinikak G.O.P.-ri emandako tratamendua eta arreta praxi okerra da nabarmenki. Haginlarien txostenarekin eta EKA/ACUV-en laguntzaz, gure bazkideak Dentixeko lege-aholkularitzari beste klinikan ordaindu behar izan zituen 1.500 euroen ordainketa exijitu zion. Hamar egun geroago Dentixeko erantzukizun zibileko aseguruak erreklamatu diru-kopuru hori ordaindu zion G.O.P.-ri.

Utzi iruzkina