Cofidisek EKA/ACUV-eko bazkide bati mailegu baten azken bi hileko kuotak barkatu dizkio behar zen unean kobratzea ahaztu zitzaiola
Oso gutxitan bada ere, noiz edo noiz kontsumitzaile elkarteetan ustekabe bitxiak jasotzen dira; adibidez, enpresa batek haren aurka eta kontsumitzailearen alde oker bat edukitzea. Horrelako bat gertatu zen V.F.S. gure bazkidearen en mailegu azkarretan espezializatuta dagoen Cofidis finantza entitatearen artean.
2015ko urrian, Menamer Promociones, S.L. enpresari sukaldeko robot bat erosteko V.F.S.-k kontsumorako lotutako mailegu bat sinatu zuen Cofidisekin, urte honetako otsaila arte hilero 105 euroko ordainketak egiteko konpromisoa hartuz.
Joan den urtarrilan Cofidisek ez zion gure bazkideari zegokion kuota kobratu, eta otsailean ere ez. Harrituta eta agian Cofidisek gero berandutze-interesekin etor litzaiokelakoaren beldur, V.F.S. EKA/ACUV-era etorri zen egoera argitzeko laguntza eta aholku eske. Gure abokatuek azaldu zioten berandutze-interesen eskaera hori ezinezkoa zela berak ez zuelako inolako ez betetzerik egin, lasai egon zedila beraz.
EKA/ACUV-ek Cofidisekin hitz egin zuen, honek maileguaren azken bi hileko kuotak ez kobratzean izan zuen kudeaketa errua onartu zuen eta, besterik gabe, bi kobratze horiek egiteari uko egin zion eta kontuari amaiera eman zion. Hortaz, sukaldeko robotagatik guztira ordaindu behar zituen 1.680 euroetatik 210 aurreztu zituen gure bazkideak Cofidisek eduki zuen hutsegiteari esker.