DENTIX HARTZEKODUNEN KONKURTSOA
Abenduaren 3an argitaratu zen BOEn DENTIX HEALTH CORPORATION, SLU-ren Hartzekodunen Konkurtsoa.
DENTIX kliniken itxierak eragindako kaltetuek hilabeteko epea dute, autoa BOEn argitaratzen denetik, Konkurtsoko Administratzaileari beren kreditua jakinarazteko:
ACCOUNT CONTROLIUS & AEQUITAS ADMINISTRADORES CONCURSALES SLP
Avenida Alberto Alcocer 24, 4ª planta, 28036 Madrid,
edo posta elektronikoaren bidez: dentix.concursal@iusaequitas.net
Kredituaren titularrak sinatutako idazki batean adierazi beharko du:
• Izen-abizenak.
• Posta-helbidea.
• Telefonoa.
• Helbide elektroniko bat.
• Zor zaion kopurua eta zorraren kontzeptua (kreditu-mota).
• Tratamendurik jaso ez duten ordaindutako zenbatekoak eta epemuga.
Gainera, kredituaren jakinarazpenarekin batera, zor horren agiriak aurkeztu beharko dira (fakturak, kontratuak, historia klinikoa, odontologo elkargokide baten balorazio-txostena, etab.).
Hartzekodunak abokatu eta prokuradorearekin ere ager daitezke konkurtsoan.Hemendik aurrera, kaltetuek historia medikoa eta kontratua eskatu ahal izango dizkiote administratzaile konkurtsalari, aurreko helbideen bidez.
. Esteka interesgarriak:
. Hartzekodunen Konkurtsoaren orrialde ofiziala: http://dentixenconcurso.com/
. Kontsumo Ministerioaren ohar informatiboa: https://www.eka.org/wp-content/uploads/2020/12/20201212-Nota-informativa-Dentix-2-actualizacio-n-.pdf