DENTIX KLINIKEN ITXIERA
Dentix kliniken itxierari eta Hartzekodunen Konkurtsoari buruzko berria dela eta, EKA/ACUVen informazioa eskatzeko hainbat dei jasotzen ari gara, eta horregatik prestatu dugu zerrenda hau:
1. DENTIX-en TRATAMENTUARI BURUZKO DOKUMENTU GUZTIAK BILTZEA: Kontratua, aurrekontua, fakturak eta finantzaketa (halakorik balego).
2. DENTIX-i ERREKLAMATZEA: Tratamenduaz arduratzen den klinikari eta Madrilgo zentralari idatziz egitea gomendatzen dugu.
Ribera del Loira, 56-58, 28042 Madrid
3. HISTORIA KLINIKOA ESKATZEA: Bai tratamendu amaitzeko edo amaituta badago.DENTIX-ek hilabeteko epean entregatu behar du.
4. TRATAMENDUA BALORATZEKO TXOSTEN BAT ESKATZEA: Zerbitzuengatik zer ordaindu behar duen jakiteko, beste dentista edo profesional batek baloratu beharko du, eta gehiago ordaindu bada, itzulpena eskatu.
5. Tratamendua LOTUTAKO KREDITUAREN BIDEZKO FINANTZAKETAREKIN BADAGO, finantza entitateari erreklamazioa bidali behar zaio, kuota gehiago kobratzeari utz diezaion. Gomendagarria da DENTIX-i egindako erreklamazioa eranstea.
Alkartearen laguntzarekin egitea gomendatzen dugu.
https://www.eka.org/eu/kontaktua/
6. TRATAMENDU OSOA ORDAINDUTA BALEGO, aukera egongo litzateke kreditua Konkurtso-Administrazioari jakinarazteko, hura izendatu ondoren, edo konkurtso-prozeduran pertsonatzeko, baina hori ez da komeni kostu handia izango lukeelako eta emaitza positiboa lortzeko aukera txikia dagoelako.
7. HARTZEKODUNEN KONKURTSOA oraindik ez da Auto Judizialaren bidez adierazi.
Bide horrek gastuak ekarriko lituzke eta bezeroak ez du ia inoiz dirua berreskuratzen, ez da gomendagarria.