Easyjet Airlinesek 798,66 euroko kalte-ordaina eman dio EKA/OCUVeko bazkide bati justifikatu gabeko kantzelazio batengatik
Joan den otsailaren 16an emandako epaian Bilboko Merkataritza-Arloko 2. Epaitegiak agindu zuen Easyjet Airlinek 798,66 euroko kalte-ordaina eman behar diola EKA/ACUVeko bazkide den bidaiari bati indarrezko arrazoirik izan gabe Loiu-Stansted (Bilbo-Londres) hegaldiaren kantzelazioak sortu zizkion arazo eta gastuengatik. Kalte-ordaina horrela xehatu zen: 250 euro kantzelazioagatiko kalte-ordain automatiko belaza, 187,66 euro ordezko hegaldi bat hartu behar izateagatik, 261 euro hiru ostatu-gau galtzeagatik eta 100 euro hiru opor egun galtzearen kalte moralengatik.