EKA/ACUV-ek aldeko epai irmoak erdietsi ditu zoru-klausuletan

EKA/ACUV-ek aldeko epai irmoak erdietsi ditu zoru-klausuletan

2021eko uztailaren 6an, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bi epai eman zituen EKA/ACUV Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Alkarteko gure bi bazkideen alde, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarraren aurka. Hala, deusez jo zituen bankuek zor zituzten zenbatekoak erreklamatzeko akzioei uko egiteko transakzio-itunak. 

Bazkideek hipoteka-maileguaren kontratuak sinatuak zituzten banketxeekin. Halaber, biek eskaintza bat jaso zuten hipoteka-kontratuaren klausuletako baten edukia aldatzeko, ordainketa-interesen máximo eta minimoari zegokiona, zoru-klausulak alegia.

Horrela zioen aipatu itunen edukiak: “Betebehar ezeztaezina ezartzen zaio sortutako likidazio eta interesengatik ez du administrazio, judizio, arbitraje, ez bestelako erreklamazio-akziorik egingo, lehenengo hitzarmenean itundutakoak eragina duen egunera arte”. 

EKA/ACUVren alegazioen oinarria izan zen akordio/itunen edukiak ez zituztela gainditzen gure jurisprudentzia eta 93/13 Europako Zuzentarauan ezarritako gardentasun-eskakizunak. Era berean, banakako negoziazioa zegoela zehaztu zen, eta bezeroari ez zitzaiola behar bezala jakinarazi, bere baimena librea eta informatua izan zedin. Hori guztia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2020ko uztailaren 9ko epaian oinarritua.

Entitateek, beren aldetik, itunak erabat baliozkoak izaten jarraitu behar zutela adierazi zuten, kontuan izanda bi alderdiak erabakiak zituztela zoru-klausularen gaineko eztabaidaren ebazpenak. Zentzu horretan, ondorio juridiko edo ekonomikoen inguruko informazio eta ezagutzari  erantzuteko ekintzei uko egitea baliozkoa izango zen.

Estatuko eta Europa mailako araudiak gardentasun- eta informazio-eskakizunak ezartzen dizkio kontsumitzaileari. Horrenbestez, epaileak erabaki behar du klausulak zehatzak ote diren eta kontsumitzaileak euren ondorio ekonomikoak ulertzeko moduan dauden.

Kasu honetan, klausula argia da, erraz ulertzeko modukoa. Hala ere, finantza-erakundeak emandako datuekin, mailegu-hartzaileek ezin zituzten kalkulatu uko egitearen ondorio ekonomikoak. Sinpleki, webgunera bidali zitzaien informazio gehiago lortzeko. 

Eskuratutako  informazioak ez badu errazten kontsumitzailearentzako ondorio ekonomikoak zehaztea (gutxi gorabeherako kalkulu bat, behintzat), uste da gardentasun materialaren kontrola ez dela gainditzen,eta beraz klausula edo itun horrek erabateko deuseztasuna merezi du. Hori dela eta, audientziak bi epai eman ditu, kontsumitzailearen akzioei uko egiteak ezeztatuz.

Azken batean, epai horiek bankuak behartzen dituzte demandanteei behar ez bezala kobratutako zenbatekoak itzultzera, kontratuko baldintzen hasiera-datatik 2014ko apirilaren 23ra arte, zoru-klausulak bertan behera utzi zituzten egunera arte, hain zuzen.

Utzi iruzkina