EKA/ACUV-ek zoru klausulei buruzko informazio bilera batera deitzen du Gasteizen.
Asteazkena 11an, 19.00etan Gasteizko Ibaiondo auzo etxean
Zoru klausulen auziaren konplexutasuna, kaltetuen kopuru handia eta bankuek bidegabe kobratutakoa berreskuratzeko Epaitegietara jotzeko beharra direla eta, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak informazio bilera bat burutzea erabaki du, jende guztiari irekia, Gasteizko Ibaiondo auzo etxean urtarrilaren 11an arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gai honi buruz eman berri duen epai garrantzitsua ezagutu eta berehala erabaki horren zai prestaturik zeuzkan bataz beste 400 eskaeretatik lehenak aurkezten hasi da EKA/ACUV.