EKA/ACUV HIPOTEKA-MAILEGUAREN ESKRITURAK IREKITZEKO KOMISIOA ERREKLAMATZEN HASI DA

EKA/ACUV HIPOTEKA-MAILEGUAREN ESKRITURAK IREKITZEKO KOMISIOA ERREKLAMATZEN HASI DA

Komisio hori finantza-erakundeek mailegua kontratatzean bezeroei kobratzen zieten eta kontratuaren preziotik bereiz daitekeen kopuru bat da. Ez da inoiz zehazten zer zerbitzuri buruz ari den ezta benetan bezeroei emandako zerbitzuak diren. Oroharreko prezioan kobratutako kopuru bat da, inolako justifikaziorik gabe.


Horregatik uste dugu, EBJAren epaia argitaratu ondoren, klausula hori baliogabea dela gehiegizkoa delako, beraz, kendu egin behar dela eta horren ondorio gisa ordaindutako zenbatekoak itzuli egin behar direla.

EKA/ACUVk bere bazkideei inolako kosturik gabe erreklamatu egingo die komisio hau.
Hipoteka eratzeko gastuak erreklamatu dituztenek ere komisio hori erreklama dezakete.

Interesatuak elkartearekin harremanetan jar daitezke.

https://www.eka.org/eu/kontaktua/

Utzi iruzkina