EKA/ACUVk ERE BAT EGIN DU MANIFESTUAREKIN #AzokakIreki #SOSNekazariak #SOSCampesinado

Gure babes osoa sektoreari, oinarrizkoa baita.

MERKATU ETA AZOKAK IREKITA NAHI DITUGU

Berriki, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak EAEko aldizkari ofizialean, 2020ko apirilaren 8an argitaratutako aginduaren bidez Osasun sailak merkatu eta plazetako salmenta bertan behera uzteko agindua eman du. Arrazoiak: pertsonen joan-etorriak gutxitzea eta jende pilaketa saihestea.

Eskutitz honen sinatzaileok ezin dugu halako agindu murriztailerik onartu hain argudio eskasekin. Zergatik ez dira irizpide berberak baliatzen saltoki handiak, esaterako, Jaurlaritzak baserritarren produktuen salmentarako lehenetsi dituen Eroski, Uvesco (BM), Carrefour eta Alcampo-Simply merkataritza guneak ixteko? Horietara joateko ez al da joan-etorririk egin behar? Barruan ez al da jende pilaketarik gertatzen? Nor ari da zaintzen saltoki horien barruan jendeak distantziak gordetzen dituen edota jendeak gutxieneko higiene-arauak betetzen dituen?

Aipatzen duen justifikazioak (osasun legea) ez dio biderik emoten halako neurri orokor bat hartzeko, ezta salbuespen egoera baten. Udal azokak lege aginduz zerbitzu publikoak dira eta hori balioan jarri behar da (Autobus garraioa ez da debekatu, neurriak hartu bai). Gainera Zerbitzu Publiko horren titularra Udala da. Osasun Sailak neurri zehatzak har ditzake, ez ordea debeku orokor bat.

Osasun saila erosleon eskubideak urratzen ari da bete-betan. Herritar askok merkatu eta azoketan erosi nahi ditugu ezagunak eta gertukoak ditugun baserritarren produktuak. Horretarako, Udalei neurriak hartzeko eskatu zitzaien eta haiek bete egin dituzte eskakizunak. Zertara dator orain neurri hau? Zer dago honen guztiaren atzean? Emandako arrazoiek ez dute zentzurik.

Helburua beste bat ez ote den, pentsa arazten digu. Agindu hori ateratzearekin batera jaso dugu Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babespean HAZIk kaleratuta oharra. Zehazki, salmentarako bideratu duen 6 milioi euroko dirulerro publikoa erabiltzea onartu da saltoki horietan saltzeko. Hau ote da Jaurlaritzaren helburua, baserritarren produktuak euren azpiegituren eta bitartekarien bidez merkaturatzea Jaurlaritzak berak lehenetsitako saltokietara? Izan ere, konfinamendua eta salmenta arazoak hasi direnetik, ez Jaurlaritza eta ez Aldundiak komunikatua sinatzen duten elkarteekin ez dute harremanik izan baserritarron egoera zaila bideratzeko, euren interes partikularrak babestuko dituztenekin adostu dituzte. Gainera, nahiz eta interlokuzioa eskatu, ez da horrelakorik egon, eta baserritarrak martxan jartzen ari diren ekimenetan, ez da inolako baliabiderik jartzeko laguntzarik eman, alderantziz, oztopatzen eta beste interes batzuk elikatzen darraite.

Herritarrenak ez ezik, agindu honek baserritarren eskubideak ere urratzen ditu. Horregatik guztiagatik sinatzaileok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu EAEko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizional guztiak berriz ere irekitzea. Beti ere, hartu beharreko osasun-neurri guztiak hartuta, orain arte bezala. Eta horrez gain, Eusko Jaurlaritzak behingoz benetan tokiko elikadura sostengarri eta iraunkorraren aldeko pedagogia egin dezala, baserritarrak eta herritarrak zuzeneko salmenta bideetara joateko laguntzak ipiniz. Nekazaritzari ekonimokoki eta sozialki daukan garrantzia eman behar zaion behingoz, bertoko ekoizpena lehenetsi, kalitatea hobestu eta sektorea bultzatu.

Herritarrak animatu nahi ditugu gure herrietako azokak babestera eta datozen egunotan martxan jarriko diren ekimenetan parte hartzera. Halaber, gogorarazi nahi dizuegu zuen herri eta eskualdetan baserrietan janaria erosteko aukera dagoela, zuzenean edota sortzen ari diren taldeen bitartez edota proiektuetan. Bide honetan Udalei eskatzen diegu zuzeneko salmenta hauek saretzen laguntzeko eta banaketa zerbituak errazteko baliabideak jartzea. Eta ezin ditugu ahaztu herrietan lanean ari diren dendari txikiak; azken dei bat egiten diegu herritarrei herriko dendak lehenesteko erosketak egiterakoan, gure baserrietako hainbat elikagai aurkituko dituztelako.

#AzokakIreki #SOSNekazariak #SOSCampesinado

Egoerak antoLakuntzara bultzatu gaitu, eta indar kolektboari esker hamaika aukera sortu dira.
Ondorengo zerrenda honetan topatuko dituzu EAE mailan sortzen ari diren hainbat ekimen, eta hauen inguruan informazio jasotzeko harremanak.
● BASERRIKO PLAZA | www.baserrikoplaza.eus | 0034 688867020
● ARABA
○ INFO + : Bionekazaritza, www.bionekazaritza.net
● BIZKAIA
○ Uribe-Butroiko Elikadura Elkartasun Sarea: htps://labur.eus/1XIy4
○ Gernika | www.baserritkgernikara.eus
○ INFO + : Ehne Bizkaia | www.ehnebizkaia.eus Unai Aranguren 636 45 15 72
● GIPUZKOA
○ Donostian, SAREKO | www.SarEKO.eus
○ Debabarrena Baserritk Etxera | www.debemen.eus
○ Tolosako azoka etxera www.tolosa.eus
○ Legazpiko azoka postuak htps://www.legazpi.eus
○ INFO + : Biolur Elkartea, htps://www.biolur.eus , 943761457

ADIERAZPEN HAU BABESTEN DUTEN ERAGILE ZERRENDA:
• Aiaraldea Kooperatiba Elkartea
• Amillena koop elkarte txikia
• Antikapitalistak
• Antzuolako Udal Gobernua
• Baserri XXI
• Basherri Sarea
• Bedarbide Elkartea
• Biolur
• Bionekazaritza
• Bizilur Elkartea
• Bizisare-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkartea
• Butroi Bizirik en Transición (BBT)
• Cooperativa Sustraiak Habitat Design
• Coordinación Baladre
• Eako Udala
• EH Bildu
• EHKOlektiboa
• EHNE Bizkaia
• EKA-ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkartea / Asociación de Personas Consumidoras y Usuarias Vascas
• Elika kooperatiba
• Elikagunea
• Elkartasuna Eraldatuz Plataforma
• Emakume Askeak
• Enaden Begiak Fundazioa
• EQUO Berdeak
• Ereindajan Arrasate
• Ereindajan Bergara
• Etxalde – Nekazaritza Iraunkorra
• Euskadi Cuba
• Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta
• Euskal Herriko Hazien Sarea / Red de Semillas de Euskadi
• FeministAlde!
• Gernikatik Gogoratuz
• Gurpide Elkartea
• Igite – Arratako Baserritar Agroekologikoen Elkartea
• Justicia Alimentaria-Bidezko Elikadura
• Kidekoop Elkartea
• Kolore Guztietako Basoak
• La Ruta Slow
• LAB
• Labore Bilbo Elkartea
• LaboreOarso
• LaboreTxingudi
• Lakari
• Landaruan
• LarratEKO produktu agroekologikoak
• Lumatk
• Lurbeko
• Mugarik Gabe
• Mundubat

• Naturkon
• Olatukoop
• Paz con Dignidad
• REAS Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren sarea / Euskadi-Red de Economía Alternativa y Solidaria
• Sagarrak Ekologista Taldea
• Steilas sindikatoa
• Sukar Horia Kolektiboa
• Urduñako Bitxobola Talde Ekologistak
• Urduñako Udala
• Urduñako Zaporeak
• Uztarri kooperatiba
• Zarainenea, okel eta nekazaritza ekologikoa
• ZukAldatu

Utzi iruzkina