Elikagai funtzionalak edo fikziozko janaria?
Elikagai funtzionalak edo fikziozko janaria?
Duela urte nahiko ez da esnea, jogurta, zukuak, irabiakiak, gosarirako zerealak, margarina… gizakion bizitzarako “oinarrizkoa” den zenbait atxikitutako osagairik gabe: bifidusak, isoflavonak, fitosteroleak, Omega 3, bitaminak, burdina, fosforoa, kaltzioa, gantz-azidoak, folikoak, oleikoak… “Elikagai funtzionalak” izenekoak dira, publizitate izugarria bezain engainagarri bati esker supermerkatuetan eta erosketako saskietan gero eta espazio gehiago hartu izan duten ikaragarri garestiak diren produktuak. Gero eta gehiago dira “fikziozko janari” honen mediku kontrolik gabeko kontsumo ugariaren arriskuetaz ohartarazten duten mediku, nutrizionista eta psikologoak. Horrela deitzen du, adibidez, nutrizioaren gorabeheretan aditua den Ana Isabel Gutiérrez Salegi psikologoak, aurki ‘Consume y calla’ izena duen liburua argitaratu duena eta hori mintzagai azken hilabeteetan zenbait komunikabideetan azaldu dena produktu horiek salatzeko.
Elikagai funtzionalak egunero kontsumitzeko produktuak dira, zenbait (mineralak, bitaminak, fibra…) gehigarriekin “aberastuta”, antza onuragarriak izan daitezkeenak gorputzaren zenbait funtzioetarako, bereziki sistema kardiobaskularrean, gastrointestinalean eta immunologikoan, eta beraz paper prebentibo bat bete ahal izango zuen zenbait gaixotasunen arrisku alderdiak gutxitzerakoan.
Elikagai gehigarri horiek ondo etor dakieke karentzial-egoerak edo nutrizio behar bereziak dituzten populazioaren talde ezberdinei: umeak, haurdunak, zenbait elikagaien aurrean alergikoak diren pertsonak, zenbait gaixotasunak dituzten kolektiboak (kardiobaskular, gastrointestinal, osteoporosia, diabetea), adinduak… Baina bakarrik hartu behar izango lirateke medikuen zuzendaritza eta zaintzapean.
Industriaren asmakizun arrakastatsua
Elikagai funtzionalak elikagaien industriaren asmakizun arrakastatsu eta oso irabazizkoak dira, teorian neurri handian gure bizimodutik eratorritako nutrizio gabeziak arintzeko: azkarra baina fisikoki sedentarioa, denborarik gabe ondo jateko kirola egiteko… Mendebaldeko gizarteetan gero eta azkarrago bizi gara, gero eta ekintza gehiagorekin eta denbora gutxiago ia guztirako, baita elikadurarako ere. Elikagai freskoak erostea, etxean sukaltzea eta dieta osasuntsua eta orekatua lortzea gero eta arraroagoa da.
Bizpahiru belaunaldietan elikadura eskasa izatetik (horrek zeramatzan gabezia eta gaixotasunekin) jaki mota kopuru itzel eta ezberdina izatera, gero eta prestatuagoa, ez hain naturala, erabaki zuzenak hartzea zailtzen duena. Denbora gehiegi daramagu elikagai gehiegikeria eta desbideratze horren ondorioak pairatzen: gantz-koipe gehiegi duen elikadura eta eskasa asegabeko-koipeetan, mineraletan, bitaminetan, fibran, nutrizio desoreka larriak, beraz, gizentasuna, bihotzaren gaixotasunak, arterioesklerosia, bihotzekoak… Aditu gehienek gaur egungo ume eta gazteak euren gurasoak baino gutxiago bizi izango den gizateriaren historiaren lehenengo belaunaldia izango dela aipatzen dute; gutxiago eta osasun txarragoarekin epe luzera.
Atxiki lehen aipatutako guztiari pertsonai ospetsuek, markek, komunikabideek, publizitateak (elikagaiena, edertasunarena, osasunarena…) inposatzea lortu duten estetikaren diktadura. Oso era ulergarrian azaltzen zuen obsesio hori elikatze trastornoetan aditua den Ana Isabel Gutiérrez Salegi psikologoak Deian egindako elkarrizketa batetan: “Bizi kalitatea galtzen ari gara jaten duguna nola jaten dugun eta noiz itsutzen gaituelako, eta gure gorputzak ondo zaintzeari uzten diogu”. Ea publizitateak gezurtzen digun galdetzen zion kazetariak. Hara erantzuna: “Adarra jotzen digute, bai; osasuntsu, gazte eta lirain egon gaitezen ikaragarri presionatzen gaituen sorgin-gurpil batetan murgilduta gaude”.
‘Consume y calla’ inzenburu duen bere liburuan mendebalean argaltasunagatik dugun obsesioa ‘gordofobia’ hitzan borobiltzen da. Hala azaltzen du Ana Isabel Gutiérrezek: “42 tailu bat duten 40 urteko lagunak ditut, euren buruak gizentzat dituztenak eta hori gezurra da, uste sozial bat baino ez da. Liburuan ‘gordofobia’ hitza azaltzen da mendebaldeko gizarteak liraintasun eta bikaintasun fisikoagatik duen obsesioari erreferentzia egiteko, zeinek XXI. mendeko grial santua dena. Akatsik gabeko publikoa mila milio euro sortzen duen merkaturako”.
Eta elikagaien industriak errezeta magikoa eskaintzen digu: antza gaixotasunak saihesten dituzten elikagaiak eta argaltzera, ederrago egotera, gizartean lehiakorragoak izatera laguntzen digutenak. Gizarte “modernoetan”, japoniarra bezalakoa, elikagai funtzionalak era ugarian kontsumitzen ziren dagoeneko XX. mendeko 80ko hamarkadan. Gaur egun, Estatu Batuak edo Kanada bezalako herrialdeetan populazioaren %40k egunero hartzen ditu elikagai mota hauek. Horietan eta beste herrialde askotan elikagai funtzionalak, fikziozko janaria, bakarrik saltzen duten egoitzak hazten doaz. Espainiar Estatua ez da salbuespena.
Zergatik jaki horiek arriskutsuak izan daitezke osasunarentzat
Honen inguruan euren eritzia eman dute nutrizio, endokrinologia eta metabolismoan diren aditu askok. Behin eta berriz errepikatu dute elikagai hauek bakarrik hartu behar izango lituzkeela, eta mediku baten zaintzarenpean, botikak bailiran, benetan gehigarri nutrizional bereziak behar dituzten pertsonek. Inork ez gehiago. Baina orokorrean elikagai horiek ez dira horrela hartzen. Sustatzen dituen publizitate engainagarri eta ugariak lortu du produktu hauek behar ez duen jende askok, baietz, behar dituela pentsa dezala eta kontsumitu ditzala inolako kontrolik gabe, ia jakin barik zer sartzen ari diren euren gorputzetan.
Eta hori arriskutsua da, jakina, hartzen ari garen zenbait osagaien kantitatea gure gorputzak behar duena baino neurri askoz handiagoa izan daitekeelako; egia esan behar ez dugun produktu “azkar” horiek kontsumitzea, gure gorputzak benetan behar dituen produktu natural, fresko, osasuntsu… gutxiago jatera, edo jateari uztera zuzen gaitzakeelako; “fikziozko janari” hori jateak dagoeneko argaltzen ari garela, kolesterola arrastoan sartuta mantentzen edo gure hezurrak indartzen ari garela pentsatzera zuzen gaitzakeelako, eta beraz ariketa fisikora ez egitera, adibidez, eta hori bai ezinbestekoa dela gure helburuak lortzeko.
Are gehiago, produktu hauen kontrolik gabeko kontsumoa (gehiengoak egiten duen bezala dena) bizitza bera ere arriskuan jar dezaketen osasun arazo larrien agerpena erraz dezake: bihotzaren gaixotasunetatik oso larriak izan daitezkeen arazo metabolikoetara. “Norbaitek al daki zenbat azido oleikoarekin aberastutako esne kutxa har daitezke astero?”, galdetzen zuen aurki Bilbon ospatutako biltzar batetan elikaduran eta nutrizioan aditua den María Teresa García Jiménezek, Carlos III Osasun Institutukoa. “Edo zenbat fitosteroleseko margarina duten ogi txigortuak har daitezke gosarian? Dakiguna dira ekarpen horien neurrigabekeriek sor ditzakeen osasun arazoak, zeinek baita zahartze goiztiarra ere eragin dezaketen- Horrela gertatzen da, adibidez, antioxidatzaile gehiegiekin”, azaltzen zuen García Jiménezek.
Ildo berean eman zuen bere eritzia Ana Isabel Gutiérrez Saleguik, ‘Consume y calla’ liburuaren egileak: “Dieta normal batekin ez duzu zergatik inolako gabeziarik izan behar. Gehigarriak ez dira beharrezkoak elikadura osoa eta orekatua bada eta pertsona osasuntsu badago. Arriskutsuak izatera hel daitezke. Jendeak ez daki hiperbitaminosia sor daitekeela”. Horrela azaltzen zen nutrizioaren gorabeheretan aditua den psikologo hau Deia egunkarian orain hilabete batzuk argitaratutako elkarrizketa batetan zeinen titular adierazgarria baino gehiago zena: “Bifidus edo Omegarekin aberastutako elikagaiak iruzur bat dira; fikziozko janaria saltzen digute”.
Publizitatea da gakoa. “Zerbait iragartzen dudan bitartean, irifar batekin nire sabela laztantzen badut, eta arina sentitzen naizela esaten badut, zer da zuek ulertzen duzuena? Debekatuta dago zerbait idorreria arintzen duela esatea, baina ez dago debekatuta sabela laztantzea eta horrela ikusleak mezu bat ulertzen du (iragartzen ez den mezua)”. Hori da klabea.
Araudi eskasa eta publizitate basatia
Higiene eta elikadura segurtasunaren inguruan, elikagai funtzional izenekoek ez dute espainiar Estatuan araudi zehatzik. Haientzat berezitasun bakarra euren etiketan zehazteko beharra da (edozein jakiri eskatzen zaion informazio nutrizional guztiaz gain) antza duten osagai berezien benetako ekarpena (kantitatea, ehunekoa) eta edozein gaixotasun edo mini buruz ezaugarri prebentibo edo terapeutikoak egozteko debekua. Botiken publizitateak bakarrik esan dezake gaixotasunak prebenitzen dituela edo sendatzen dituela. Hala ere, elikagai funtzionalesen publizitateak albora uzten du debeku hori euren berezitasun prebentiboak behin eta berriro iragarriz, jakinaren gainean erabilitako mintzaira zalantzagarriarekin eta mota guztietako ikuste-amarru zein estetikoekin, zeinek berezitasun terapeutikoak dituztela pentsatzera zuzentzen duten.
Eta gezurrak esaten inolako lotsarik gabe. “Gezurra da bifiduek mesede egin diezaiotela sistema inmunitarioari. Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Europarrak ez du hori onartzen”, ziurtatzen zuen aipatu elkarrizketan Ana Isabel Gutiérrez psikologoak. “Bifidus duten produktu horietatik zenbatek du Medikuen Elkargoaren bermea? Bakar bat ere ez”. “Bifidus, Omega 3 isoflabonekin aberastutako elikagaien ustezko etekinak iruzur bat dira. Fikziozko janaria saltzen digute. Enpresek sintaxia, hitz edo irudiekin jokatzen duten amarru anitz erabiltzen dituzte, kontsumitzaileak interesatzen zaien mezua jaso dezan”, errepikatzen du Ana Isabel Gutiérrezek.
El Correo egunkarian argitaratutako elkarrizketa batetan psikologo honi ea nola den posible publizitateak gezurrak esan dezala galdetzen zioten. Berak erantzuten du: “Ba, dauden lege zirrikituengatik, zigorren arintasunagatik espedientea betetzeko diseinatutako kode deontologikoak apurtzen direnean eta publizitatearen amarruengatik (ideia bat hizki handietan igortzea eta etiketan ezkutatutako tipografia oso txikian argitzea, baita adituei ere ulertzea zaila suertatzen zaizkien hitz teknikoak erabiltzea, garrantzirik ez duten azalpen luzeak ematea, fundamentorik gabeko elkarketak ezartzea, neurrira diseinatutako ikerketan oinarritzea, pertsonai ospetsuak erabiltzea berme bezala, euren sinesgarritasuna erabiltzeko… Eta horrela abar luze bat”. Eta gehiago dio: “Hala ere, enpresa horiek ez dute inolako eskubiderik kontsumitzaileari nahita engainatzeko, gaixo dagoela, gaixo egoteko arriskuan dagoela edo saltzen dituzte elikagai horiek haren osasunean zerbait hobetuko dutela sinestarazteko”.
Jaki freskoak kontsumitu, berriro etxean sukaldatu eta etxean jan…
Merezi duen guztiak ahalegin bat eskatzen du beti. Elikadura osasuntsua eta orekatua izateak ere bai. Baina seguraski ahalegin gutxik emango digu horrenbesteko onura: ahal den gehien produktu freskoak eta sasoikoak erosi, etxean sukaldatu, etxean jan… Mugimendu fisikoarekin lagunduta, ez dago hori baino hobeagorik osasun on bat edukitzeko. Baina, tamalez, arau horietatik gero eta gehiago ari gara urruntzen, bestelako “lehentasunak” ditugulako beti eta elikapen industrialak eten gabe elikadura ez osasuntsura bultzatzen gaituelako eten gabe izugarri indartsua den publizitateaz lagunduta.
Elikagai gehien-gehienak gero eta luzeagoak eta teknifikatuagoak diren prozesuetan dauda sartuta. Aditu askok diote horrek gaixotasunak agertzea erraztu dezakeela. Horrela zion, adibidez, elikaduran adituan den María Teresa García Jiménezek, Madrileko Carlos III Osasun Institututik: “Elikaduraren industria hainbeste teknifikatu da eta jaki baten prestatze eta manipulatze prozesua hainbat kasutan hain luzea bilakatu da ezen mahaira heltzen direnerako gaixotasun iturri bat diren jakiak badaudela. Arriskutxuenak helduen egoitzetako jantokiak eta eskoletako jantokiak dira”, ziurtatzen zuen, eta ekoizlearengandik kontsumitzailearenganako kate ahalik eta laburrenaren aldeko apustua egiten zuen, ahal bada plastiko ontzirik gabe ere. Izan ere, ontzietan erabiltzen diren metal eta plastiko mota batzuk tenperatura edo bestelako baldintzak direla eta amaieran kontsumitzaileek hartzen dituzten sustantzia kaltegarriak galtzen baitituzte.
Gaur eguneko umeak, mendebaleko gizarteetan, sukaldatzen ikasi ez eta etxean jateko ohitura galdu zuen belaunaldi baten semealabak dira, eta horren emaitzarik ikusgarriena eta kexkagarriena umeen loditasun izurrite hazkorra da, munduko osasun autoritate guztien alarmak piztu dituena. Umeek, neurri handi batean nagusiok ere egiten dugun moduan, frijitu, elikagai “faltsu”, jaki krematsu, esnegain eta txokolate gehiegi jaten dituzte postrerako fruta hartu beharrean. Joera honi buelta ematea ez da batere gauza erraza. Baina oraindik gure esku dago.
Elikadura arazotan psikologo aditua den Ana Isabel Gutiérrezen beste zina batekin amaitzera goaz: “Erosterakoan zentzu kritikoa eta zentzutasuna berreskuratzean datza, erakargarrien publizitatea den Hamelingo flauta-jotzailea horrengatik eramanak izan ez izateko, zeinek produktu hau edo beste hartuz burdinezko osasuna izango dugula aditzera ematen diguten, horrela ez delako zientifikoki azaltzen den arte”.