EUSKADIKO BIZTANLERIAK 2019an BAINO %9 GEHIAGO JOKATZEN DU
EAEk joko-areto, apustu-etxe eta txanpon-makinei buruzko datuak eguneratu behar izan zituen Euskadiko Jokoaren araudi orokorraren azken aldaketari erreparatuz (2022ko otsaila). 120/2016 Dekretuan oinarritzen da hura, eta hiru urterik behin berrikusten da.Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du araudiaren helburua gure erkidegoko joko-eskaintza gizartean onargarriak diren esparruetara egokitzea izaten dela, osasunaren babesa eta joko problematikoaren prebentzioa bermatuz, baita adingabeak eta kolektibo ahulenak babestuta ere.Populazio eta geoespazioari buruzko azterlanak ikertuta, indarrean dauden neurri nabarmenenak joko-aretoen artean errespetatu beharreko distantziari buruzkoak dira (tipologiaren arabera, 150-600 metrokoak alegia). Alde horretatik, ezin dira egon ikastetxeetatik 150 metro baino gutxiagora.
Banaketa
Gaur egungo banaketak honako hauek hartzen ditu barne: kasino bat lurralde historiko bakoitzeko, hipodromo bat Lasarten (Gipuzkoa), 70 apustu-lokal eta 14 bingo. Ezin da azaleraren %50 baino gehiago erabili joko-makinak instalatzeko. Gainera, apustu orokorrak lehiaketa publiko bidez ustiatzeko baimena duten enpresen kopuruak hiru jarraitzen du izaten.
Nahitaezko erregistroa
Azken erreformaz geroztik, ezinbestekoa da bideratutakko lokal guztien sarrera kudeatzea, ostalaritza-guneen sarbidea barne. Aldaketa esanguratsua da, eta barra tartea duten jolas-espazioei eragiten die. Bertan, joko-eremuan sartzen ez den jende ugari joaten da.Halaber, apustu-makinaren bat duten establezimendu guztiek Eusko Jaurlaritzaren autodebekuen erregistrora konektatutako sistema informatikoak izan behar dituzte. Herritarren eskubidea da, eta, interesatuak hala eskatuta, herri-administrazio eskudunak aldez aurreko identifikazioaren beharra ezarritako online edo joko presentzialetara sartzea galarazi egiten du. Oso garrantzitsua da lokalek adingabe guztien sarbidea kontrolatzea, bai eta ahalmenak mugatuta izanagatik ukatutzat erregistratutakoena ere.2022an, %33 igo zen haietan izena emandako pertsonen kopurua, 1.360tik 1.813ra. Ildo horretan, debekatuen erregistroan izena emateko tokien sarea areagotu da. Osakidetza eta errehabilitazio-elkarteez gain, une honetan Ertzaintza etxeetan eta joko presentzial eta online aretoetan ere egin daitezke.Pertsona bat erregistro honetako kide denean, ezin da Euskadiko joko-establezimenduetara sartu, salbu eta sei hilabete igarota inskripzioa ezeztatzea eskatzen badu. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak estatu osoko erregistroen interoperabilitatean dihardu, autonomia-erkidego batean erregistratuta dagoen inor ezin izan dadin beste bateko lokal batera sartu.
Publizitatearen alderdiak
Debekatuta dago komunikabideetan jokoari buruzko publizitatea egitea goizeko 6etatik gaueko 12ak bitartean. Ezin izango da iragarkirik argitaratu jendaurreko ospea duten pertsonekin edo adingabeak direnekin. Era berean, ezin izango da publizitate-erakargarri gisa erabili kirol-instalazio, entrenamendu-zentro edo talde eta lehiaketen izena, marka edo izen komertziala; era berean, ezin izango da kirol-kamisetarik edo ekipaziorik babestu joko-establezimendu, enpresa edo eragileekin.Debekatuta dago kirol-zentroetatik 150 metro baino gutxiagora kanpo publizitatea egitea edo liburuxkak ematea. Era berean, ezin da inolaz ere jokoa dirua azkar eta esfortzurik gabe lortzeko metodo gisa iradoki.
Genero-ikuspegia
Otsailaren 17an ospatzen den jokoaren nazioarteko eguna dela eta, hilaren 22an ‘Emakumea eta ausazko jokoak’ jardunaldia ospatu zen EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan. Euskal Jokoaren Behatokiak unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko ikerketa-taldeari gaiari buruzko azterlanean eskatutako datuak aurkeztu ziren ekitaldian. Bertan, sektoreko hainbat esparrutako adierazleak aztertzen dira, prebalentzia eta esferako enpresetako langileen egitura kontuan harturik.Azaldutako datu guztiek joko pribatua eta publikoa hartzen dituzte aintzat. Gizartearen zati batek oso normalizatuta dauka loteria, ez du jokotzat hartzen, kultura-elementutzat baizik. Gauza bera gertatzen da ONCEren joko aktiboez ari bagara (berehalako sarietarako aukera ematen duten arraspak); pertsona batzuk erakundeak gizarte arloan egindako lana baliatzen dute aitzakia gisa euren adikzioa justifikatzeko.UPV/EHUko Soziologiako doktore Iraide Fernándezek ikerketaren puntu nagusiak aurkeztu zituen lehen hitzaldian. Alabaina, emakumearen presentzia pixkanaka hazi egin dela nabarmendu zuen, bi titular garrantzitsu azpimarratuta: batetik, jokatzen duten gizon eta emakumezkoen ehunekoa handitu egin dela (2019an %67tik 2022an %76 izatera), eta, bestetik, antzeko irismena izan duela 2022an noizbait jokatu zutela aditzera emandako emakume eta gizonen artean; %2ko aldearekin nagusitzen dira soilik gizonak.Ikerketak, gainera, agerian uzten du Euskadiko ‘slots’ edo txanpon-makinen %60 baino gehiagok emakumearen irudi sexualizatua islatzen dutela, eta adikzioengatik laguntza eskatzen duten pertsonen ia %90 gizonak direla; beraz, joko patologikoa maskulinizatuta dagoela ondorioztatzen da. Halaber, azpimarratu da emakumeak kritikoagoak direla jokatzeko ohiturari dagokionez, baina gero eta presentzia handiagoa dutela. Askotan, bikotekideei eta lagunei laguntzen diete, eta azkenerako haiek ere erortzen dira tranpan; bakarrik jokatzen dute, isilpean, eta, askotan, familiaren pisua edo etxeko lanak beren gain hartzeagatik, ez dira kontatzera ausartzen.Online jokoan arreta jarrita, pokerra moduko modalitateak barne hartzen dituena, bi generoetako batez besteko partaidetza handitu egin da 2019 eta 2022 bitartean, %2tik % 3,3ra igarota.Fernándezek, halaber, ikusi zuen emakumearen irudia gizon heterosexualentzako erakargarri puntu gisa erabiltzen dela. Hainbat irizpide ebaluatu ziren, hala nola, biluztasuna eta jarrera konkretu batzuk. Aitzitik, Euskadiko Joko-Aretoen Elkarteko presidente Juan Torralbak defendatu zuen azken urteotan erabateko aldaketa gertatu dela industrian. Adibide gisa jarri zuen otsailaren hasieran Londresen izandako Nazioarteko Joko Azoka. Bertan, standetako makinetan irudi sexualizaturik ikusi ez zuela aipatu zuen, gerritik gora tarzan bat erakusten zuena kenduta.
Praktikak nerabe eta gazteekin
Bigarren hitzaldian, Extremadurako Unibertsitateko irakasle Carmele Pérezek kolektibo gazteenak darabiltzan ohiko praktiketan oinarritu zen. Gehien baliatutako jokoak ONCE, Estatuko Loteria eta Apustuak, Euromilioiak, Primitibak, Bonolotoak eta bingoak direla adierazi zuen. Nesken kasuan, lehen esperientziak espazio pribatuan eta familiaren eskutik izaten dira, arraspa eta loteriekin.
Mahai-ingurua
Irune Suberbiola, Gipuzkoako Jolas Makina Enpresen Elkartetik (AGUIMAR), Laura Macía, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Aidée Baranda, UPV/EHUko soziologo eta ikertzailea, Pilar Urra, Etorkintza Fundaziotik eta Sonia González, Emakundeko Programa eta Prestakuntza arloko arduraduna, emakumeari eta ausazko jokoei buruz aritu ziren ondoren, diziplina anitzeko ikuspegia aztertuz.Aidée Barandaren ustez, erabiltzaile gehienek sozializatzeko modu gisa erabiltzen dute jokoa. Bestalde, Laura Macíak, emakumeen arrisku-faktorea birpentsatu beharko litzatekeela iritzi du, emakumeek jasaten dituzten ondorio negatiboak ikusita.Irune Suberbiolak azpimarratu zuen merkatua ez dagoela benetan generora egokituta, ikerlanaren datuetan islatutako sexualizazioaren arabera. Horri dagokionean, Pilar Urrak planteatu zuen ez egokitzea agian abantaila bat izan daitekeela, horrela ez litzatekeelako hain maiz jokatuko. Era berean, jolasa babesleku bihurtzen dela aipatu zuen, kontuan hartu beharreko faktore arriskutsu bat, eta atentzioa ematen zion nola murgiltzen diren emakumeak, berandu bada ere. Hala ere, azaldu zuen ludopatia kasu gutxi ikusi dituela fundazioan, eta uste du emakumeek autokontrol handiagoa egiten dutela gastuan.Emakundetik, Sonia Gonzálezek azaldu zuen, adikzioen aurkako ikerketa eta borrokara bideratutako bekak izaten direla. Gizonezkoen harira esan zuen, argi eta garbi lotzen dutela maskulinitatea harrotasun eta duintasunarekin, lagunen aurrean zenbat irabazi duten erakutsi nahirik. Generoari dagokionez, aipatu zuen agentzia eta hedabideekin elkarlanean aritzen direla publizitatearen esparruan, kosifikazioarekin bukatzeko. Etiketa eta estereotipoak ezabatu behar direla azpimarratu zuen.Era berean, azaldu zuen garrantzitsua dela erreferentziazko pertsona bat oinarri duten elkarteetara jotzea, eta indarkeria-kasuak tratatzen lagundu behar zaiela, bikote heteroen artean ere gertatzen baitira, zeinetan bi pertsonak mendekotasuna izaten duten.Azkenik, Etorkintza fundaziotik emozioak eta detekzio goiztiarra aipatu ziren portaerak normalizatzeko bide gisa. Gainera, horrelako jardunaldiak egiteko premia ikusi zen, problematika irudikatu eta ikuspegi errealistak eskaintzeko.EKA/ACUVen azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela joko arduratsua sustatzeko gizarte-politikak garatzen jarraitzea, dibertimendu eta entretenimenduaren ikuspegitik. Gainera, funtsezkoa iruditzen zaigu Euskadiko 2021-2028 Osasun Planaren barne jokoaren adikzioa patologia gisa jaso izana.