Estetika-zentroak, akademiak, gimnasioak: jasotako zerbitzuagatiko edo hileroko ordainketa zuzena enpresari
Aste honetan Bilboko estetika-zentro baten ustekabeko itxiera ezagutu da, zeinek kasu gehienetan aurretik ordainduak izan diren zerbizuekin jarraitu gabe utzi dituen bere bezeroak. Azken urteetan antzeko itxierak izan dira (zazpi Bizkaian soilik 2012tik hona) estetika-zentroak, hezkuntza-akademiak eta gimnasioak protagonista izanda.
Egoera hauek ekiditeko EKA/ACUVen aholkuak
Maiztasun gehiegirekin gertatzen dira ustekabeko itxierak estetika-zentroetan, hezkunta-akademietan edota gimnasioetan. Gehienetan ordainduta dituzten zerbitzuak jaso gabe geratzen dira bezeroak, eta dirua galduta, edo kurtsoak zein tratamenduak epeka ordaintzeko hartu zituzten maileguen epeak bankuari ordaintzen jarraitu behar dutela. EKA/ACUVek aholkatzen du, kurtsoak edo tratamenduak kontratatu baino lehen, enpresaren fidagarritasuna baieztatzen saaitzea. Adibibez, Merkataritza Erroldan enpresaren datuak kontsultatuz, edo Interneten dauden kontsumitzaileen foroetan, edo enpresei buruzko informazioa (ekonomikoa, gertaerak…) ematen dituzten weborrietan.
Ordainketa erari dagokionez, EKA/ACUVen gomendioa da dirurik ez aurreratzea, aldez aurreko ordainketarik ez egitea, eta mailegurik ez hartzea ere, ez mailegu pertsonalik (arriskutsuenak kasu hauetan) ezta kontsumoarekin lotutako mailegurik ere, teorian seguruakoak direnak lotutako zerbitzua etetearen kasuan kontsumitzaileei ordaintzeke dauden epeak ordaintzeari uzteko eskubidea ematen dietelako.
Akademietan eta gimnasioetan ordainketa motarik zentzudunena hileroko ordainketa da, eta enpresari zuzenean, eskudirutan edo bankuaren bidezko diru-sarrera edo transferentzia eginaz. Estetika-zentroetan, hortzetako kliniketan eta antzoekoetan, seguruena eta justuena da jasotako zerbitzuagatiko ordainketa (laserren bidezko ile-kentze saio bat jasota, saio bat ordaindu, adibidez).
Zer egin dezakete honelako itxierek kaltetutako bezeroek
Egoera txarrenean daudenak dira kurtsoak edo tratamenduak aldez aurretik eskudirutan ordaindu dituzten bezeroak eta mailegu pertsonalak eskatu dituzten bezeroak. Dirua berreskuratzeko duten bide bakarra enpresaren jabearen aurka edo administratzailearen aurka judiziozko eskaera bat ipintzea da, harek zigortuta ateratzen bada kalteak ordaintzeko beste ondare edukitzearen itxaropenaz.
Kurtsoak edo tratamenduak epeka ordaintzeko kontsumoarekin lotutako maileguak hartu dituztenek bankura jo behar dute eta ordaintzeke duten zorra kentzea eskatu behar dute, maileguekin lotura zuzena zuen zerbitzua bertan behera utzi delako. Teorian, bankuek eskaera horri baiezkoa eman behar diote eta zorra kendu. Baina praktikan izugarrizko erresistentzia agertzen dute eta zor hori bezeroari kentzeko askotan negoziazio gogor bat behar da, edo auzitegietara jo ere.