Eten digitala: EKA/ACUVk dei egiten die banketxeei beren funtsezko zerbitzuak bete ditzaten, diskriminaziorik gabe

IKTek (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek) abantaila ugari eskaintzen dizkigute: informaziorako sarbide zabalagoa, lan-sektoreko kostuen murrizketa, pertsonen arteko konektibitate handiagoa, eta abar. Nolanahi ere, digitalizazioa ez da ari berdin ematen pertsona guztien artean, batik bat adineko pertsonen kolektiboan desoreka nabaria eraginez.

Gogoan izan behar da finantza-zerbitzuak oinarrizkoak eta unibertsalak direla, eta kontsumitzaileek bide egokiak behar dituztela etxeko ekonomiak kudeatu ahal izateko. Onartezina da adinekoak edo desgaitasuna duten pertsonak bazterturik sentitzea. Banketxeetako plantillaren murrizketa atzeraezina dela dirudi ordea, eta hura gutxi balitz,  analista apur batzuk ausartzen dira soilik bukatutzat ematera, finantza-krisiaz geroztik 100.000 baja baino gehiago jaso diren arren.

Fintechen ohitura eta ezagutzei buruzko azken azterlanen arabera, (finantza eta teknologiak barne hartzen dituzte), 65 urtetik gorako biztanleen % 3 soilik erabili dituzte finantza-konpainia teknologikoen zerbitzuak, eta gazteen adin-tarteetan, berriz, ia % 30.

Kontuan hartu behar dira banku-kontzentrazioa eta sukurtsalen itxieraren prozesua. Finantza-sektoreak ia 10 sukurtsal galtzen ditu egunero. Une honetan 20.800 bulego baino gehixeago daude estatu osoan, 1977tik kopuru txikiena. 2008an, finantza-krisia lehertu aurretik, sektoreak 45.000 bulego baino gehiago zituen, eta, beraz, hamarkada batean, ia erdia murriztu da.

EKA/ACUVk euren zerbitzuetan funtsezko izaera unibertsala mantentzeko eskatzen die entitateei, horretarako tratu pertsonal egoki eta hurbila emanez, erabiltzaileen beharren arabera eta ordutegi normalizatuetan. Banku-kontzentrazioko mugimenduek eta  sektorearen digitalizazio azkarrek hori betetzea eragozten dute, herritarren proportzio handi bat atzean utzita; bereziki adinekoak, herrialdeko biztanleriaren heren bat ordezkatzen baitute.

Hori dela eta, finantzen eten digitalaren eta belaunaldien aurka burutuko dituzten neurri irmoak aplikatu behar dira. Dagoeneko neurri zehatzak eskatu zaizkio Jaurlaritzari. Besteen artean, jendearen arreta indartzea eta leihatilan dirua sartzeagatiko komisioaren kobrantza debekatzea. Hausnarketa orokorra egin behar dute erakunde eta arautzaileek, eta erabakitasunez jardun, gizarte moduan ez dadila inor atzean gelditu.

Ildo horretatik, EKA/ACUVk bat egin du Carlos San Juan valentziarrak Change.org plataforman abiarazitako kanpainarekin. Jada 600.000 sinadura baino gehiago bildu ditu, eta aldarrikapen justu baten bitartez bere aurpegi eta ahotsa azaldu du finantza-sistematik kanporatu nahi dituztenak babestuz.

BAZTERKETARIK GABEKO FINANTZEN DIGITALIZAZIOAREN ALDE

Utzi iruzkina