ETXEZ-ETXEKO SALMENTAKO ENPRESA BAT IRUZURRA EGITEN ARI DA GASTEIZEN TXORROTAKO URARENTZAKO IRAGAZKIEKIN
AMVISA-k (Vitoria-Gasteizko Udal Urak, AB) etxez-etxeko salmentan diharduen enpresa bati buruz alerta zabaldu du. Enpresa horrek urarentzako iragazkiak saltzen ditu Vitoria-Gasteizko sareko ura “egokia baina ez osasungarria” delaren aitzakiarekin.
AMVISA-k Vitoria-Gasteizko sare publikoko ura erabat seguru eta osasungarria dela ziurtatzen du eta enpresa horrek kontsumitzaileei iruzurra egiteko erabiltzen duen amarrua azaltzen du. Horrez gain, hauxe ohartarazten du: “Ur iragazketarako balio duen ekipo hauek, urari gatz gehienak kentzen dizkiotenak, erostearen kalte ekonomikoaz gain, AMVISA-k gatz naturaletan konposizio hain baxua duen ura edateak osasunerako ekarri ditzakeen kalteaz informatu nahi du”.
Irakurri AMVISA-ren ohar osoa: “Txorrotako uraren osasungaitzaren iruzurra”