Gabonetako kontsumo zentzuzkoa eta probetxugarria egiteko aholkuak
2008an krisiaren etorrerak kontsumo orokorrean eta harekin Gabonetako kontsumoan ere jaitsiera handia ekarri zuen. 2013-2014an herabeki suspertzen hasi ziren biak eta gaur arte apurka-apurka gora jarraitu dute. Auditoretza eta aholkularitzako Deloitte Multinazionalak Gabonetako kontsumoari buruz egin duen inkestaren arabera, aurtengo Gabonetan espainiar Estatuan familiako bataz besteko gastua 633 eurotakoa izango da. Euskal Autonomia Erkidegoan gastu hori %5-%10 altuagoa izan liteke.
Planifikazio gehiago, bat-batekotasun gutxiago, opari praktikoagoak… Hauek izan ziren krisialdiak ekarri zituen Gabonetako kontsumoan jarraibide eta joera batzuk, eta azken urteetan gastu garbia nahikotxo igo bada ere, neurri handi batean mantentzen ari dira. Dena dela, EKA/ACUV-ek Gabonetako kontsumo zentzuzkoa eta probetxugarria egiteko aholkuak gogoratu nahi ditu.
-Benetan behar diren, aprobetxatuko diren eta ordaindu ahal diren erosketen zerrenda prestatu, horietarako aurrekontu bat zehaztuz eta hori ez gainditzen ahaleginduz.
-Produktuak eta prezioak saltoki eta zona ezberdinetan aldendu.
-Erosketak aurreratu edota denboran banatu.
-Saltoki fisikoetan, ahal bada, eskudiruarekin ordaindu, horrela gehiago konturatzen bait gara egiten ari garen gastuaz txartelarekin ordainduz baino.
-Erosketa onlinetan aurreordainketako edo diru kopuru mugatua duten txartelekin ordaindu bankuko kontu korronteari atxikitako txartelarekin ordez.
-Jostailuen segurtasuna zaindu eta bideojokoen edukinak eta gomendatutako adinak ere kontrolatu.
-Janaria izoztu poltsikoa gehiegi ez berotzeko. Gabonen aurreko azken txanpan gehien garestitzen dena elikagaiak dira. Menuak aurretiaz prestatuz, elikagaiak aste batzuk lehenago erosiz eta etxean behar bezala izoztuz, aurrezki polita lortu dezakegu.