GOBERNUAK ARGI BERDEA EMAN DIO ENERGIA AURREZTEN LAGUNDUKO DUTEN NEURRI-ZERRENDARI
Aste honetan, Gobernuak gasaren kostuak murrizteko eta kontsumitzaileak babesteko lehenbiziko neurri-multzoa onartu du, Energia Segurtasun Gehiagoko planaren bidez. Alokairuko etxebizitza eskuragarria sustatzen da horien artean.
Auzokoen erkidego galdaretarako pizgarriak
Adostutako proposamenen artean, nabarmentzekoa da auzokoen erkidegoek berokuntza zentraletako gasaren prezioari ezarritako muga baliatu ahalko dutela. Araututako tarifaren (TUR delakoa) pareko babes-maila izango dutela hitzematen dute.
Orain arte, erabiltzaileek merkatu libreko tarifa kontratatu behar zuten, –erakundeen antzera–, tamaina eta 50.000 kwh-tik gorako eskaria gaindituta, ezin baitzuten etxeetarako soilik baliagarria den tarifa lortu. Une honetatik aurrera, aldiz, komunitateek duela urtebete familiek duten babes bera eskuratzea da xedea. Euskadin 120.000 etxebizitza onuradun inguru izango dira. Aldea ehunka eurokoa izan daiteke fakturan.
Komunitate horiek kontagailu-sistema indibidualizatuak eduki beharko dituzte instalatuta 2023ko iraila amaitu aurretik, eta galdarak berrikusi beharko dira, modu eraginkorrenean funtzionatzen dutela bermatzeko. Hala, komunitateek azken urteetako batez besteko kontsumoa, kostu finkoen zerga-murrizketa eta tarifa bereziaren batura mantentzen badute, % 50 inguru aurreztuko lukete.
Faktura elektrikoak, aldi baterako tarifa berriak alegia, klase ertainei eta langileei egingo die mesede. Zehazki, 28.000 eurora arteko diru-sarrerak dutenek, bizikide izanda, kontsumitutakoaren % 40ra arteko deskontu berezia baliatu ahal izango dute.
Halaber, bonu sozial elektrikoaren estaldura % 65 eta % 80ko beherapenak eskuratuko ditu pertsona zaurgarri eta ahultasun larriko egoeran direnentzat, hurrenez hurren, eta gizarte-bonu termikorako laguntzak ere areagotuko dira.
EKA/ACUVen laguntza horien guztien alde gaude, aurrezpena sustatu eta iturri berriztagarrien trantsizioa aintzat hartuta beti ere. Energia-autonomia hobetzeko eta ekonomiaren lehiakortasuna areagotzeko bide egokia da. Ezin dugu onartu auzokoen erkidegoek berokuntza sistema zentrala itxi behar izatea, hainbat familiek hileko ordainketei aurre egin ezin izanagatik.
Neurri hauen atzean islatzen da benetako arazoa: prezioak kalkulatzean sistemak azaldutako opakutasuna.