NOLA ERAGITEN DU GASAREN PREZIOAK ZURE ARGIAREN FAKTURAN?

Gobernuak Lege Dekretu bidez onartutako gasaren muga aldi baterako neurria da, tarifa elektrikoaren prezio-igoerei eusteko, handizkako merkatuan gas naturalerako gehienekoa finkatuz alegia. Salbuespen iberiarra izenez ezaguna den ekimenaz ari gara, Espainian eta Portugalen abiarazita. Hala, aurreikusten da gure lurraldean indarrean egongo dela 2023ko maiatzaren 31ra arte.

Bi fakturek dute harreman zuzena. Horren arrazoia zera da, gasaren prezioak gora egin duela nazioarteko merkatuetan, azken aldiotako urritasun eta gatazka geopolitikoen ondorioz. Argiaren tarifaren zati handi bat gasaren kostuaren araberakoa da, ziklo konbinatuko zentralek erre egin behar baitute elektrizitatea sortzeko. Beraz, gasaren kostua igotzeak, elektrizitatearena areagotzea eragiten du.

Diogunez, gasaren prezioari muga bat ezartzeko helburua argindarraren igoerei eustea da; eta neurri horren eragina bi faktoreen menpe egongo da:

  • Gas naturalaren kotizazioa datozen hilabeteotan. Hori eskaintzaren eta eskariaren arabera arautzen da, eta nazioarteko egoera politiko eta herrialdeen artean lortutako akordioetan egongo da gakoa.
  • Zentral berriztagarriek emandako energia, merkatua merkatzen baitute. Enkantean esleitutako kilowattaren prezioak adieraziko du elektrizitate osoaren balioa, EB-eko araudiari jarraiki. Gure kasuan, Gobernuak, Lege Dekretu bidez, gehienez 40 euro ezarri zituen, otsailaren erdialdetik aurrera bostetik bostera igoko dena, 70 eurora iritsi arte.

Laburbilduta, handizkako prezioa zure gasaren fakturan jasoko da, baina kontuan izan behar dugu azken xedea argiaren kostua murriztea dela, eta bi fakturak, oro har, merkeagoak izatea familientzat.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: