GREBA AIREPORTUAN

Aireportuan egindako greba baten aurrean gure eskubideak zeintzuk diren jakiteko greba ez-ohiko egoera edo ezinbesteak eraginda dagoen aztertu behar izango dugu.

Hegazkin-konpainiaren greba edo greba kanpoko besteren batena den ezberdindu beharko dugu.

Konpainiaren greba bat bada, ez da ez-ohiko egoeratzat hartuko greba guztiz prebisiblea baita. Hegaldia bertan behera uztea, atzerapena edo gain-erreserba kasutzat hartuko da eta kasu horietarako legean aurreikusitako eskubideak jardun ahal izango ditugu.

Europako Auzitegiak dio aire-konpainiaren pertsonalaren greba ezin dela jo ez-ohiko egoeratzat, izan ere, langilegoaren kudeaketa enpresaren zeregin arrunta baita.

Kasu horretan, legez ezarritako asistentzia eta kalteordainak jasotzeko eskubidea izango dugu.

Dagozkigun eskubide horiek ondorengo estekan kontsultatu daitezke:

Greba ez bada hegazkin-konpainia barrukoa baizik eta kanpoko beste agenteren batena (aireportuko greba, aire kontrolatzaileen greba, etab.) ez dugu kalte ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

Hala ere, komenigarria da aireportuan bertan erreklamazio orria bete eta aurkeztea, gutxienez gertatutakoa jasota gera dadin. Eta ez ahaztu bidaiari buruzko dokumentuak gordetzeaz!

Utzi iruzkina