GURASOENTZAKO KONTROL BALIABIDEAK TUTORETZA EFIZIENTE BATERAKO

Barne Ministerioak adingabe eta gazteen Interneteko erabilera eta segurtasun ohiturei buruz egindako inkestaren arabera, familien %62k ez du mugikor eta koneksio bidezko bestelako gailuetan inolako kontrol-tresnarik baliatzen. Teknologien erabilerarekin lotutako arriskuak zeintzuk diren ondo dakigun honetan, helburua ehuneko hori murriztea beharko luke, gure seme-alabekiko kontzientziazio eta komunikazioaren bidez.

‘Educación conectada’ blogean azpimarratzen dute tresna horiek ez direla bere soilean baliagarriak. Aldi berean, sarearen erabilera seguru eta adimentsuan hezi behar baitzaie. Bistan da adin guztiekin bateragarriak ez diren eduki eta eskaintzak direla. Garrantzitsua da nabigatzen hasten direnei azaltzea horietara ez sartzeko arrazoia, azaldutako mehatxuen gaineko informazioa helaraziz. Besteak beste:

-pribatutasun arazoak,

-sare sozialekiko mendekotasuna,

-ziberbullyinga,

-arriskutsuak izan daitezkeen ezagunekiko kontaktua.

Gurasoen kontrol-estrategia bat hautatzekotan, inportantea da azaltzea instalatuta dutela; horrek, bide batez, segurtasuna emango die alde biei, senide eta adingabeei, hain justu.

Erraza da informazio ugari eskuratzea, -batzuetan zalantzazko kalitatezkoa-, libreki eta doan, edo etika eta moral eskaseko webguneetara jotzea. Gehienetan, ez gara identifikatu behar, eta horrek areagotu egiten du autonomia eta askatasun “faltsua”ren sentsazioa.

Kontuz, aplikazio jakin batzuk gehiegi murriztea edo blokeatzeak kalteak ere izan ditzakeelako. Alabaina, funtsezkoa da somatzea noiz dagoen adingabea delitu baten aurrean, tutoretzaren betebeharra intimitaterako eskubidearen gainetik kokatzen baita.

Finean, kontrol-estrategien xedea pertsona kalteberenak babestea izaten da, berezikki nerabezaroa gisako etapa sentikorretan, eta era berean, delinkuentzia, droga-abusu, oldarkotasun, jazarpen eta genero-indarkeriatik urruntzea, besteak beste. Hala, EKA/ACUVetik uste dugu ezinbestekoa dela arauak behar bezala argitzea, erabiltzeko moduak adostea eta jokabideak ezagutza batetik abiatuta zuzentzea. Eta, jakina, komenigarria esperientzia horiek gure ingurunearekin partekatzea.

Utzi iruzkina