LABORAL KUTXAK EZINGO DU ZENBAKI GORRIENGATIK KOBRATUKO

LABORAL KUTXAK EZINGO DU ZENBAKI GORRIENGATIK KOBRATUKO

Auzitegi Gorenak ez du honek aurkeztutako errekurtsoa onartu, eta beraz, irmoa da posizio zordunak (zenbaki gorriak) erreklamatzeagatiko komisioa baliogabetzat jotzen duen epaia.

Gure kontu korrontea zenbaki gorritan geratzen zenean (faktura bat kobratu nahian saldo nahikorik ez genuenean alegia), automatikoki 30 euroko komisioa sortzen zen, berandutze-interesez gain.

EKA/ACUVen beste garaipen bat bankuen aurrean

EKA/ACUVen beste arrakassta-kasu bat dugu honakoa, 2016an demanda kolektibo bat aurkeztu baitzuen komisioaren deuseztasuna eskatuz, gehiegizkoa zela ulertuta. Kontua da, bezeroari ez zitzaiola inolako zerbitzurik ematen eta ez zituela gardentasun-irizpide eta bankuaren jardunbide egokiak betetzen.

Komisioa baliogabetzat jo da

Auzitegi Gorenak deuseztzat jo du aipatu komisioa, zerbitzu gehigarririk eskaini ez izanaren argudio bera baliatuta.

Laboral Kutxak, beraz, hura aplikatzeari utzi eta bere kontratu guztietatik ezabatu behar du. Era berean, bidegabeki kobratutakoa itzultzera derrigortu dio sententziak ere bai. Ildo horretatik, kaltea jasan duten gure bazkideak animatzen ditugu erreklamazioa bidera dezaten.

Behatu zure bankuaren komisioak

EKA/ACUVek sustatutako beste epaiekin bat dator finantza-entitateen gehiengoari eragiten dion sententzia hau, eta horregatik da hain zuzen funtsezkoa kobratu zaien kontsumitzaileei ezagutaraztea, zeinek dagozkien kopuruak itzultzea exijitu ahalko dieten euren bankuei.

Utzi iruzkina