IBILGAILUEN KARTELAREN PROZESUAK AURRERA JARRAITZEN DU. JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN!

2006 eta 2013 artean ibilgailu bat erosi bazenuen eta kartela deritzonak eragindakoen artean zaudela egiaztatu baduzu, garaiz zaude oraindik EKA/ACUV-ek fabrikatzaileei helarazitako erreklamazioekin bat egiteko.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) 21 fabrikatzaile, 130 emakidadun eta 2 enpresa-aholkularitza zigortu ditu lehia murrizten duten jardunbideengatik, Auzitegi Gorenak 2021eko apiriletik abendura bitartean emandako 13 epaietan autoen prezioak adostu zirela frogatuta.

EKA/ACUV-etik jakinarazi nahi dizuegu prozesuan murgilduta jarraitzen dugula kasu arrakastatsuren bat lortzeko itxaropenarekin. Izan ere, orrek taxu handiagoa emango liguke fabrikatzaileen aurka zuzenean presioa egiteko, eta prezioak aldatzeagatik sortutako gainkostuengatik kalte-ordainak eskuratzeko.

Eragindako pertsona guztiak animatzen ditugu gurekin harremanetan jartzera, norbanakoari dagokion kasu zehatza baloratzeko.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: