HEMEN DIRA UDAKO BEHERAPENAK. EZ EZAZU ALFERRIK GASTATU
Merkealdi denboraldiadugu gurekin beste behin, urtaro bakoitzean arropa, etxeko objektuak edo elektronika produktuak erosteko aprobetxatu ohi dugun garaia. Azalera handiko zentroek ekainaren 23an abiarazi zituzten, baina merkatari txikiek beranduxeago hasi ditzakete, errentagarritasun-marjina eskasagoa baitute.
Arreta berezia jarriko diegu une honetan udako hauei, aprobetxamendua eraginkorra izan dadin, zertzelada batzuk gogora ekarrita.
Aintzat hartu EKA/ACUV-ek merkealdietan erosteko helarazitako aholkuak, eta onura handiagoa atera aurtengoan.
-Gehienezko aurrekontua finkatu: ez dugu inoiz behar beste errepikatuko. Zerbait erostera zoazenean, erreparatu aurrekontuari eta muga ezarri. Tentazio edo merkataritza-teknikak saihestuko dituzu, benetan beharko zenukeena baino gehiago gastatzea suposa bailezake.
Armairua berritu, beste telebista bat edota ilearen lisaburdina erosiko dituzula, zehaztu gehieneko diru-kopurua.
Soberan izateak poza eragingo dizu eta beste gauza batzuetara bideratu ahalko duzu.
-Zerrenda osatu: merkealdietan gauza bat baino gehiago erosi behar izatekotan, zenbatu eta horietara mugatu. Arropa aprobetxatu nahi baduzu, esaterako, begiratu lehenik eta behin eskura zer duzun eta ondoren, erabaki behar duzuna: bainu jantzia, bikinia, kotoizko elastikoak, sandaliak, hondartzako eskuoihala… sekretua da zerrenda edukitzea eta bertatik ez ateratzea. Zer dela eta dirua gastatu jada daukazun zerbaitetan, edo soilik merke dagoelako behar ez duzun zerbaitetan? Etxera iritsitakoan, damutuko zara hartutakoaz.
-Gorde tiketa: zalantzarik gabe, arau moduan hartu beharreko gakoa. Kontuan hartu behar izango duzula, dela gailua aldatu, dela jantziak balio ez dizulako edo akastuna delako; alarma ere jarrita gera liteke (pentsatzen duguna baino ohikoagoa).
Kontuan eduki ere saltokiak ez duela dirua itzultzeko beharrik behin produktua entregatuta, establezimenduak zehazten ez badu behintzat, eta bale batekin topatu zenezakeela, edo hura aldatu behar izatea bestela. Berriz diogu, funtsezkoa dugu tiketa. Kasu gehienetan, bertan azalduko dira epeak eta baldintzak.
-Beherapena ez da beti prezio baxuagoaren sinonimoa: denda askok denbora ematen dute lehiaren prezioak monitorizatzen urte osoan zehar. Horregatik, zaila da batzuetan beherapen garaian saltokien artean alde handiak aurkitzea. Zuk ere jokatu abagune hori.
-App, web eta dendaren artean diren aldeak aztertu: hainbat formatutan erostea ahalbidetzen duten firmek, sarean aktibatu ohi dituzte lehenengo deskontuak eta denda fisikoetan gerora.
Marka batzuek, adibidez, beren app-ean jartzen dituzte aurrenekoz, ordubete pasata webgunean, eta hurrengo egunean dendan. Beraz, zure gailu elektronikotik lehenago sartu ahal izango zara deskontuetara.
-Tentuz ibili iritziekin: atari digitaletan azaldutako balorazioek produktuaren kalitateari buruzko ideia okerra plazara diezagukete. Hala ohartarazten dute adituek. Enpresa batzuk eskegitako iritziak egiazkoak direla ziurtatzen dute, online denda batek nahi bezala alda ez ditzan.
Aurrekontua premiarik handienean erabili baduzu, eta zerbait soberan baduzu, baztertu ahalko duzu merkealdien azken faserako, zinezko gangotxak izaten baitira etorkizun laburrari begira beste edozer erosteko.
Nekazaritza, lorezaintza, terrazetarako altzari eta udako osagarriek (motxila edo poltsak, besteak beste) oso prezio baxuak dituzte abuztutik aurrera, udazken kanpaina hasi orduko eta testu liburuen publizitatea ikusten denean.
Aitzitik, arrazoi batengatik ordenagailua, tableta edo kalkulagailua erosteko asmoa baduzu, baita ikasketa-denboraldiarekin lotutako beste edozein elementuren kasuan ere, onena da oraintxe, beherapen betean erostea. Izan ere, produktu horien prezioek gora egingo dute irailetik aurrera, beren goi-denboralditik aurrera, hain justu.
JOAN GAITEZEN MERKEALDIETARA PLANIFIKATUTAKO IDEIEKIN, EZ JARDUERA LUDIKO ETA NORABIDERIK GABETZAT HARTUTA.