IBILGAILUEN KARTELAREN GAINEKO AZKEN NOBEDADEAK
Elkartea judizioz kanpoko lehen erreklamazioak aurkezten aritu da, gure bazkideen izenean. Espero bezala, emaitzak ez dira aldekoak izan, eta antza, bide judizialaren bidez ebatzi beharko da.
Egoera honen aurrean, hurrengo oharra helarazi nahi dizuegu:
1. Argitaratzen ari diren iragarki engainagarriei, kasurik ez. Erreklamazioak ez daude irabazita, eta ez zaizkio inori 2.000 ezta 6.000 €itzuliko demanda judizial bat aurkeztu gabe. Hura luze eta konplexua aurreikusten da, emaitza zalantzagarriekin gainera.
2. Tentuz jokatu, gure webgunean argitaratu dugun azken oharra irakurtzea gomendatzen dizugu: https://www.eka.org/eu/eka-acuvk-autoen-kartelak-erasandako-pertsonek-zuhurtziaz-joka-dezaten-eskatu-du/
3. Erreklamazio horien arrakasta ez dago ziurtatuta, hedabideetan argitaratzen ari dena baino konplexuagoak baitira. Oraingoz, auzibidetik kanpo saiatzen ari gara, epaiketak ekarriko lukeen bideragarritasuna aztertzen (arrakasta eta prozesu-kostuei dagokienez).
4. Horretarako, hainbat demanda judizial jartzea eta horietatik lortutako emaitzak neurtzea erabaki dugu.
5. Ekintzaren preskripzio-epeei buruzko aipatu ziurgabetasuna dela eta, garrantzitsua da judizioz kanpoko erreklamazio bat bidaltzea kaltetutako ibilgailuen fabrikatzaileei. Gurekin burutu nahi izanez gero,EKA/ACUVrekin bazkidetu beharko zinateke, urteko kuota ordainduta.
Hori hautatzekotan, urrats hauek ematea eskatuko genizuke:
- EKA/ACUVren bazkide egiteko datuak betetzea: https://www.eka.org/eu/egin-zaitez-euskal-kontsumitzaileen-alkarteko-bazkide/
- reclamaciones@eka.org posta elektronikora hurrengo datu hauek bidaltzea:
- Abizenak eta NAN:
- Bazkide zenbakia:
- Posta elektronikoa eta telefono-zenbakia:
- Autoaren marka eta eredua:
- Erosketa-urtea eta prezioa:
Eta beste dokumentu hauek:
- Ibilgailuaren salerosketa-kontratua
- Ibilgailuaren erosketa-faktura
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa (halakorik balu)
* Adierazitako dokumentazioa eduki ezean, ezin izango da inolako zenbatekorik erreklamatu.
Gaiaren inguruko nobedadeen berri emango dizugu nolanahi ere webgunearen bitartez. Adi egon hartara: https://www.eka.org/eu/