INTERNAUTAREN SEGURTASUN BULEGOAK ERRUSIAKO MUNDIALAREN INGURUKO IRUZURRETAZ OHARTARAZTEN DU

Ekainaren 13an Internautaren Segurtasun Bulegoak erreportaje bat argitaratu zuen Errusiako Futbol Mundialaren inguruan ematen ari diren iruzurretaz ohartarazten: “bidaia-paketeak dena barne”, partiduetarako sarrerak, merchandisinga… Iruzur gehienak Interneten bidez egiten ari dira. Erreportajeak ziberdelinkuenteen iruzur hauen biktima izatea ekiditeko aholku zerrenda bat eskaintzen die kontsumitzaileei.

Irakurri erreportaje osoa hemen: https://www.osi.es/es/actualidad/blog/2018/06/13/en-este-mundial-que-no-te-metan-ningun-gol

Utzi iruzkina