KONTSULTA: SALTZAILEAK SALEROSKETA BAT DEUSEZTATU DU PUBLIZITATEAN AKATS BAT IZAN DUELA ARGUDIATUZ
Kate handi baten weborrian interesatzen zaidan mugikor-modelo bat iragarrita zegoen soilik 40 eurotan. Eskaintza ederra iruditu zait, hori mauka! Eta bi erosi ditut, banku-txartelarekin ordainduta. Ordu bat geroago gutxi gora behera, kateak mezu bat bidali dit esanaz iragarkian akats bat izan duela, mugikorraren benetako prezioa 240 eurokoa dela eta salerosketa ezeztatu duela. Segituan nire bankuarekin 80 euroak itzuli dizkidala baieztatu dut. Erosketaren agiri elktronikoaren eta eskaintzaren “pantailazoak” dauzkat. Kontratua betetzeko exijitu ahal diot kateari?
Exijitu diezaiokezu, bai, zure eskubidean zaude. Izan ere, kasua azaltzen duzun moduan, kate horren jokaerak publizitatea eta kontratuak arautzen dituzten legeek ezarritako funtsezko betebeharrak nabarmenki urratu ditu. Publizitate loteslea da; iragartzen dena bete egin behar da; eta alde bakar batek ezin du kontratu bat ezeztatu beste aldeak hausterik egin ez badu eta beste arrazoi sendorik ezean. Kateak zure erreklamazioari uko egiten badio, Kontsumoko Arbitrajera (enpresa sistema horretan atxikita badago) jo dezakezu edo eskaera judizial bat aurkeztu. Gertagarriena litzateke epaileek legeak literalki interpreta zitzatela eta katea bere konpromisoa (iragarkia eta kontratua) betetzera behar zezatela, hau da, gailuak bidaltzera eta adostutako prezioa kobratzera, bere publizitatean akats bat izan badu onartu behar duela eta kontratua ezeztatzeko baliozko arrazoirik ez daukala aurpegiratuz. Baina gerta liteke ere enpresaren jokaera nolabait barkagarria izan dela ebaztea, kontuan edukita bere akatsa komunikatzean eta 80 euroak itzultzean izan duen azkartasuna, zuri inolako kalterik eragin gabe eta terminalak bidaltzera heldu gabe eta hortaz zu horiek itzultzera edo bere bilketa erraztera behartu gabe. Probableena lehena da.