Kontsumitzaile eta erabiltzailearen definizioa eta kontsumoari buruzko araudi orokorra Euskadin eta espainiar Estatuan

Noiz zara kontsumitzaile eta erabiltzaile?

Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen definizioa Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuan (abenduaren 22ko 6/2003 Legean) agertzen da.

Kontsumitzailea edo erabiltzailea zara edozein nazionalitate edo bizileku izanik, ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak edo zerbitzuak azken hartzaile gisa eskuratu, erabili edo baliatzen dituzunean, baldin eta produktu edo zerbitzuon hornitzailea enpresa bat, profesional bat edota Administrazioabera, zuzenbide pribatuko erregimenean arituta, bada. Adibidez: erabilera partikularrerako argazki makina erosten duzunean; zure etxebizitzarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean. Kontsumitzailea bazara, eskubide eta betebehar batzuk izango dituzu.

Ez zara kontsumitzailea baldin eta produktu, ondasun edo zerbitzu bat eskuratu eta ekoizpen edo merkaturatze prozesu batean edo zerbitzuak eskaintzeko prozesu batean integratzen baduzu, nahiz eta prozesu horrek zuzeneko mozkinik ez izan. Adibidez: zure argazki dendarako argazki makina erosten duzunean; zure enpresarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean.

KONTSUMOARI BURUZKO ARAUDI OROKORRA

Euskadiko arauak

6/2003 Legea abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena. 9/2007 Legeak aldatuta: 67. artikulua indargabetzen du; 7/2008 Legeak aldatuta: 53.1 eta 62 artikuluak aldatzen ditu; eta 2/2012 Legeak aldatuta: 40.4, 41 eta 42 artikuluak aldatzen ditu eta 2. xedapen gehigarria eransten zaio.

142/2014 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa.

9/2007 Legea, ekainaren 29koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa.

159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa.

123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa. Uztailaren 20ko 204/2010 Dekretuak aldatu du.

7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa.

224/1983 Dekretua, urriaren 17koa, erakuslehioetango prezioak agerian jartzeari buruzko salbuespenak araupetuz.

Estatuko arauak

1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena. Besteak beste, martxoaren 27ko 3/2014 Legeak aldatu duena [es].

34/1988 Lege Orokorra, azaroaren 11koa, Publizitateari buruzkoa [es].

3/1991 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Lehia Desleialari buruzkoa [es].

29/2009 Legea, abenduaren 30ekoa, lehia desleialaren eta publizitatearen lege-araubidea aldatzen duena kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa hobetzeko [es].

7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzekoa [es].

7/1998 Legea, apirilaren 13koa, Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzkoa [es].

3423/2000 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei eskaintzen zaizkien produktuen prezioak nola adierazi behar diren arautzen duena [es].

1801/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, Produktuen Segurtasun Orokorrari buruzkoa [es].

Arbitrajea

60/2003 Legea, abenduaren 23koa, Arbitrajeari buruzkoa [es].

11/2011 Legea, maiatzaren 20koa, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legea erreformatu eta Estatuko Administrazio Orokorrean erakunde-arbitrajea arautzekoa.

5/2011 Lege Organikoa, maiatzaren 20koa, maiatzaren 20ko 11/2011 Legearen osagarria, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzekoa (11/2011 LEGEA, maiatzaren 20koa, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legea erreformatu eta Estatuko Administrazio Orokorrean erakunde-arbitrajea arautzekoa).

231/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzekoa (maiatzaren 14ko 863/2009 Errege Dekretuak aldatu zuen).

Iturria: Kontsumobide

Utzi iruzkina