Kontsumitzaileen eskubideak aro digitalean

PRODUKTUAREN EROSKETA

Erosi aurretik

Europar Batasunean produktuak edo zerbitzuak saldu aurretik, saltzaileak informazio argia, zuzena eta ulergarria eskaini behar du. Online, telefonoz, etxez-etxe eta postaren bidezko kalatogozko salmenta motetan erosleak honako datuak jaso behar ditu erosketa egin baino lehen.

-Saltzailearen helbide elektronikoa.

-Zenbait herritan aplikagarriak diren emate-murrizketak.

-Erosketa desegiteko kontsumitzailearen eskubidea 14 egun naturaleko epean.

-Saldu-ondoko zerbitzu erabilgarriak.

-Gatazkak konpontzeko bideak.

-Saltzailearen zenbakia merkataritza-erroldan.

-Saltzailearen titulu profesionala eta, beharrezkoa izanez gero, BEZarako bere identifikazio zenbakia.

-Izatekotan, saltzailea sartuta dagoen elkarte profesionalaren izena.

Erosketa mota hauetan Kontsumitzaileak ez ditu ordaindu behar aldez aurretik komunikatu gabeko emate-gastuak edo bestelako gainprezioak. Aldez aurretiko informazioa kontratuaren zati da weborrian aurreikusitako baldintzetan aldaketarik adostu ez badira saltzailearekin. Kontratuak era argian eta ulergarrian idatzita egongo dira eta ezin dute abusuzko klausularik eduki. Kontuan izan behar da, adibidez .eu edo .es weborrien helbideen amaierek ez dutela saltzailea EBan edo Espainian dagoela ziurtatzen.

Erosketaren egiaztapena

Etxez-etxeko edo online erosketa bat egin ostean, tratu horren egiaztapen idatzia jaso behar du kontsumitzaileak. Egiaztapen hori paperean, posta elektronikoaren bidez, faxez edo mugikorren mezuaz egin daiteke. Funtsezkoa da agiri hori kontsumitzaileak gorde egin ahal izatea eta saltzaileak nahi bezala aldatu ezin izatea.

Telefonoaren bidezko saldu-osteko komunikazioa

Saldu-osteko laguntza telefonikoa eskaintzen duten enpresek deiak oinarrizko tarifetan kobratuko direla bermatu behar dute. Debekatuta dago erosketei buruz edo kontratuei buruz informazioa eskatzeko edo erreklamazioak aurkezteko dei telefonikoetan gehigarrizko tarifikazioak erabiltzea.

PREZIOAK ETA ORDAINKETAK

Erosketa bat egiterakoan, kontsumitzaileak informazio argia jaso behar du zerbitzuen edo produktuen azken prezioaz, litezkeen zergak edota gehigarrizko gastuak horretan barne egonda. Interneten bidezko erosketa bada, kontsumitzaileak —botoi bat sakatuz, adibidez, edo antzeko zerbaiten bidez— argi ulertu behar du eskaera bat egiteak ondorioz ordaindu behar izatea dakarrela.

Gainordainak: txartelak edota beste ordainketa-bitarteak erabiltzeagatik gehigarriak

Saltzaileak ordainketa-bide zehaz bat erabiltzeagatik kobratu nahi badu, kobratze horrek ezin du ordainketaren kudeaketaren benetako kostuak baino altuagoa izan. Espainian ezin zaizkio agindu-emaileari kreditu edo zor-txartela erabiltzeagatik gastu bereziak edo gehigarrizkoak exijitu.

Osagarrizko zerbitzuengatik gastuak

Saltzaileak eskatzen duen edozein ordainketa betegarrirako (adibidez premiazko emateagatik, oparirako paketatzeagatik edo bidaia-asegurua) erosleak bere baimena eman behar du. Saltzailearen weborrian automatikoki hautatutako laukien erabilpenak ez du eroslearen onespen garbia ziurtatzen eta horrela egindako ordainketa guztien itzulpenerako eskubidea du kontsumitzaileak.

BIDALKETA ETA ENTREGA

Entrega-epeari buruz aldeen artean bestelako akordirik ez badago aldez aurretik, saltzaileak kontratuaren burutzetik gehienezko 30 eguneko epea dauka produktua edo zerbitzua erosleari helarazteko edo haren kontrola emateko.

HONDATUTAKO PRODUKTUAK

Erosleak jaso arte, produktuek paira ditzaketen edozein kalteak saltzailearen erantzukizuna dira. Gogoratu iragarritakoaren arabera ez dabilen edo akastuna den produktu bat Europar Batasunean erosi bada erosleak konponketa, aldaketa edo, aurrekoak ezinezkoak badira, itzulpena eskatu dezakeela.

BERMEAK ETA ITZULPENAK

Saldu duen produktua akastuna bada edo iragarritakoaren arabera ez badabil, saltzaileak konpondu, aldatu, beherapen bat egin edo dirua itzuli behar du. Ohiko saltokietatik kanpo produktu edo zerbitzu bat erosi edo kontratatu bada (Internetez, etxez-etxeko salmentetan, telefonoz…), kontsumitzaileak erosketa edo kontratazio hori atzera bota dezake 14 egun naturaleko epean inolako justifikaziorik eman behar izan gabe. Uko egitearen eskubide honek, halere, salbuespen batzuk ditu. Hemen daude: artículo 103 del Real Decreto Legislativo 1/2007.

EBKO ARAUDIA: Directiva sobre los derechos de los consumidores

Utzi iruzkina